Otsailaren 14ko saioaren ostekoa

febrero 23, 2012

Aurreko saioan entzute aktiborako behar diren trebeziak landu genituen: parafraseatu, informazio gehiago eskatu edota argitu, ispiluarena egitea…, ariketa batzuen bitartez.

Hemen uzten dizuegu erabilitako materialaren alde teorikoaren itzulpena, nahi duzuen bezala erabiltzeko:


Otsailaren 14an, hurrengo saioa: Badakigu entzuten?

febrero 13, 2012

Badakigu entzuten? Bideo honetan gazte batek  bere esperientzia azaltzen du:

Gure burua ikusten dugu islatuta gaztearengan edota bere ingurukoengan? Hoan hemen, zure aktiboki entzuteko gaitasuna neurtzeko test bat. Zer moduz? Emaitza 0nik?

Ondo entzutea, hau da, “entzute aktiboa” egitea oso saila da. Biharko saioan, bitartekaritzaren  gaiaren barruan, “entzute aktibo” kontzeptua argituko dugu eta entzute aktiboa egiteko behar diren  tekniketan trebatuko gara.

Horretarako, aurreko saioetan bezala,  ”Miguel siempre llega tarde” materiala erabiliko dugu.

irudiaren kreditua

Dena den, hemen uzten dizkizuegu “entzute aktibo”ari buruzko beste dokumentu batzuk:


Eskubideen uhartzea: lehen hezkuntzarako baliabidea

febrero 13, 2012

Hezkuntza web orrian Arartekok egindako material didaktiko hau topatu dugu.

Haurreen eskubideei buruz gehiago jakiteko baliogarria izan daiteke. Ohitura osasungarriak lan egiteko jokoak daude baita beste material ezberdinak eta esteka interesgarriak ere.

Helbide honetan euskeraz eta erderaz topatu ahal da.

 


Urtarrilaren 17an, hurrengo saioa

enero 15, 2012

URTE BERRI ON!!

Urte berri honetan bilduko gara berriro bitartekaritza teknikan aritzeko. Aurreko saioan erabili genuen materiala, Miguel siempre llega tarde, aztertzen jarraituko dugu eta ariketak egiten. Bitartekaritza praktikan jartzeko behar diren trebezietan arituko gara: entzute aktiboa, “ni” mezuak, eta abar.

Zuen ikastetxean bitartekaritza praktikan jartzen animatzeko hona hemen Zizur Institutuan egin duten Elkarbizitza tailerrari buruzko bideoa hau uzten dizuegu hemen, adibide moduan. Bideoan, iIkasleek beraiek kontatzen dute esperientzia.

Asteartera arte!

 

 

 

 


Abenduaren 20an, hurrengo saioa: bitartekaritza tailerra

diciembre 18, 2011

Hurrengo asteartean Bitartekaritza gaia berreskuratuko dugu. Kasu honetan, praktikara pasatuko gara. Bitartekaritzan behar diren trebezietan arituko gara: entzute aktiboa, “ni” mezuak… Tailer baten moduan, alde batetik, gatazken aurrean hartzen ditugun jarrerak  eta gatazka kasuak aztertuko ditugu, eta beste aldetik, komunikazio trebeziak praktikatuko ditugu jarduera batzuen bitartez. Horretarako Miguel siempre llega tarde materiala erabiliko dugu.

Beste aldetik, Gatazken tratamendua dela eta iaz Elkarbizitza Programak Paco Casconekin antolatu zuen prestakuntzari aurten jarraipena emango dute.  Tailer bat antolatuko da otailati aurrera. Hemen ikus dezakezue informazio osoa (datak, egitaraua…). saioan ere komentatuko dugu.

Laster arte.


Azaroaren 15ean hurrengo saioa

noviembre 14, 2011

Aurreko saioan ikasturte honetan landu nahi dituzuen gaien artean Adimen Emozionala aipatu zen. Gai horri buruz Gipuzkoako Foru Aldundiak  orain dela urte batzuk material bat atera zuen Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako. Saio honetan materiala ezagutu eta aztertuko dugu.

Dena den, Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orri honetan adimen emozinalarekin lotuta aurkitu ahal duzue material gehiago.


Prestakuntza saio bat: Bake Hezkuntza zinearen bitartez

octubre 18, 2011

Heldu zaigun prestakuntza ssaio baten berri eman nahi dizuegu.

“Gatazkak, oroimena eta bakearen kultura” izeneko prestakuntza 3 ordutako saio bat antolatu du ZINHEBA (Zinea, Hezkuntza eta Bakea) Elkarteak.

Helburua da dokumental baten bidez gatazka pertsonaleei buruzko hausnarketa sustatzea.

Hemen topa ahal duzue saioari buruz informazio osoa.


									

Urriaren 18an hurrengo saioa

octubre 17, 2011
Hezkuntza Sailak 2011-2012 Ikasturtearen Antolaketarako Ebazpenean eskatzen duen arabera (15. orrialdean) HH-LHko ikastetxeek jolastokia antolatzeko prokolo bat garatu behar dute:
“Ikastetxeko zuzendariak antolatuko du ikasleen zaintza jolas-orduetako aldi edo aldietan: zeregin horretarako, behar diren irakasleak arduratuko dira ikasleen zaintzaz eta begiratzeaz jolastokian eta ikastetxeko beste gela batzuetan daudenean. Ikaslearen adina zein den eta zaindu behar den lekua zelakoa den, irakasle/ikasle ratioa zehaztuko da. 
Ikastetxeek protokolo bat egingo dute, eta bertan honakoak agertuko dira: 
• Zeintzuk diren jolas-orduetako lekuak bereziki zaindu beharrekoak. 
• Bereziki zaindu beharreko leku horietan eta gainerakoetan egongo diren irakasleak. 
• Nola jokatu behar den izan daitezkeen gorabeherei aure egiteko. 
• Nola planifika daitezkeen jokoak eta bestelako jarduerak. 
Prestatzen den protokoloa sartu egingo da ikastetxeko urteko planeko irakasleen jarduera-programan.”
Biharko saioan horretan arituko gara Mintegi II-an daudenekin. Eredu moduan ZAMAKOLA LHIko esperiantzia berrikusiko dugu.  Horrez gain gure wikian dauden erreferentzia batzuk ikusiko ditugu.
Beste aldetik, Mintegi I-eko kideekin Elkarbizitza Proiektuaren Diagnostiko fasearekin jarraituko dugu.

Urriaren 4ko saioaren ostekoa

octubre 13, 2011

Lehenengo bilerara 11 ikastetxe etorri ziren. Bi, iaz proiektuarekin hasi zirenak eta oraindik egiteko prozesuan daudenak, eta beste guztiak proeiktua martxan jarrita. Azkenengo hauen artean aurpegi berri batzuk izan genituen. Ongi etorri!

Hasieran, mintegikideen ikastetxeetan dagoen egoera errebisatu genuen: zer egin dugu, zeintzu hutsune dauzkagu, zer egin nahi dugu hemendik aurrera eta zein laguntza behar dugu hori aurrera eramateko.

Hori dena ikusita, aurtengo gaiak lantzea finkatu genuen:

  • Arautegia, eta horren barruan bereziki jolastokiaren erabilerarako protokoloa.
  • Gatazken tratamendua: bitartekaritza
  • Heziketa emozionala
  • Behatokiaren funtzionamendua
  • Hezkidetza Mintegiaren berri ematea
  • Ikasketa kooperatibo Mintegiaren berri ematea
Aurten, iaz bezala, bi talde mantenduko dugu: bata iaz hasi zirenekin eta bestea beste guztiekin. Hurrengo saioa 18an izango da bientzat:
  • MINTEGI I (berrientzat):
    • Diagnostiko Fasea aztertu (zer daukagu eginda, zer falta zaigu) eta
    • Behatokiaren eratzearen prozesua diseinatu
  • MINTEGI II (besteentzat)
    • Jolastokiaren protokola premiazkoa denez  ahal dutenok, batzorde moduan, bilduko gara protokoloa lantzen hasteko.
18an  izan ezik , taldeak data desberdinetan bilduko dira, horrela, proiektua egiten ari direnek ere aukera izango dute beste mintegian parte hartzeko, hor tratatuko ditugun gaiak guztion interesekoak dira eta.
Aurtengorako egutegia 18ko saioan finkatuko dugu.
Hau dena lortzeko, beti bezala, gure arteko esperientzien elkartrukaketa ezinbestekotzat jotzen dugu: egiteko erak, dokumentuak, baliabideak… Batera gehiago eta hobeto ikasten dugu.
Irudiaren kreditua

B06 JARDUNALDIAK 2011: Ikasten ikasiz…

octubre 3, 2011

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.