Orain dela bi urte Elkarbizitza Behatokia sortzeko eta Urteko Elkarbizitza Palan egiteko Proiekt
ua martxan jarri zen. Lehenengo urtean, “pilotaje fasean”, gure eskualdeko Urbi Institutuak parte hartu zuen. Irailako Jardunaldietan beraien esperientzia kontatu ziguten. Bigarren urtean, beste bi ikastetxe (Aperribai LHI eta Urreta LHI) sartu ziren prozesu honetan. Aurten, beste sei ikastetxe animatu dira.
Proiektuaren garapena bideratzeko eta zuen arteko alkartrukeak izateko kastetxe hauetako koordinatzaileontzat mintegia daukagu iaztik. Aurten, beste pausu bat eman dugu gure arteko ideiak, kezkaz, esperientziak eta abarrekoak konpartitzeko gune berria sortuz: gure bloga. Espazio honetan mintegiaren gora-beherak, intereseko informazioak, material eta baliabide didaktikoen aipamenak, zuek egokitutako materialak…, batuko ditugu. Blogean ere, komentarioen bitartez, zuen iradokizunak eta iritziak jaso nahi ditugu. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!




