Aurreko urteetan bezala, Elkarbizitza Programatik prestakuntza berezia eskeintzen da Elkarbizitza Proiektuan lanean aritzen zaretenentzat.
Hau dela eta, 2011ko apirilaren 12 eta 13 an, “Elkarbizitzari buruzko IV. Jardunaldiak” ospatuko dira, “Gatazka eta gatazkarako hezitz

ea: proposamen bat gure elkarbizitza planerako” izenburupean.
Emailea, Paco Cascón Soriano, Bartzelonako Autonoma Unibertsitatean “Pakearen kultura “diplomaturaren irakaslea da “Pakea ete Giza eskubideak “ Unesco Katedraren barnean.
Deialdian agertzen den moduan, ekintza honen xede nagusia, Elkarbizitza planen kalitatea sustatzea da.
Bi egun hauetan, elkarbizitza, gatazka eta biolentzia kontzeptuak jorratuko dira. Baita Elkarbizitza Planen garapenean tresna hezitzailek txertatzeko proposamenak ere ezagutzeko aukera izango da.
Jardunaldietan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Hemen duzue esteka zuzena.
Izena emateko epea : 2011eko martxoaren 21tik apirilaren 5a arte.
Onartuen zerrenda apirilaren 7an publikatuko da Berritzegune Nagusiaren web gunean.
Jardunaldiak Bilboko Konsterbatorioan izango dira 9:30- 14:30 ordutegiarekin.
Bitartean, hona hemen Paco Casconek Gasteizen emandako hitzaldi baten bideoa. Irudiak kalitate txarra dauka baina edukia oso interesgarria da:
Beste esteka interesgarri batzuk:
- Documentosde Paco Cascón
- Edualter, material asko
- Catarataliburuak
- Educar por y para el conflicto”. Paco Cascón, pdf. En el portal de Educación para la paz de Aragón.
Advertisement





[...] egun berean eta hurrengoan Elkarbizitza Jardunaldiak direla eta. Ez bazarete apuntatu gure blogeko aurreko post honetan topatuko duzue Jardunaldiei buruzko informazioa eta apuntatzeko [...]
[...] Aurreko post batean Paco Casconen lanari buruz beste hainbat erreferentzi topa ditzakezuela gogorarazi nahi dizuegu. [...]