Ereduen bila: Samaniego Ikastetxea

urria 30, 2008

Aurreko saioetan ikusi genuen bezala, jorratzen ari garen bide honetan esperientzien elkartrukatzea eta ereduak ikustea oso lagungarri egiten zaigu. Gure artean lan hau mintegi eta blogen bitartez egingo dugu, baina internetari esker beste eskualdeetako ikastexeek egiten dutena ezagutzeko aukera ere badugu. Apurka apurka hortik topatzen ditugun ereduak blog honetara ekarriko ditugu zuon interesekoa izango delakoan.

Gaur Samaniego Ikastetxeak Elkarbizitza Plana aurrera eramateko sortu duen bloga aipatu nahi dugu. Ikusten denez, bere bigarren urtea da, baina blogean iazko lana ere topatu ahal dugu. Gu, bereziki, zentroan adostatutako Elkarbizitza definizioaz fijatu gara, gure mintegian horretan gaude eta.

Haiekin kontaktoan jarri nahi baduzue beraien blogaren bitartez (komentarioren bat utziz) ere egin dezakezue.

Advertisements

Urriaren 21eko saioaren ostekoa

urria 22, 2008

Atzoko saioan Elkarbizitza Proiektuaren lehenengo faserako (sensibilizazioarena) proposatzen diren erremintak aztertu genituen. Bereziki irakasleekin landuko direnetan zentratu ginen. Lanean hasi diren ikastetxeetako koordinatzaileek saioak nola antolatu eta tresnak nola moldatu kontatu ziguten. Esperientzia ikusita, denon artean prozesua hobetzeko irizpide batzuk proposatu ziren.

Etxegarain lehenengo eta bigarren erremintak batu zituzten saio berean egiteko. Hona hemen haiek erabilitako tresna. Saio bakoitzaren ebaluazio egiteko fitxa  bat ere prestatu dute. Eta honez gain, koordinatzaileak irakasleei proiektua ezagutarazteko erabili zuen aurkezpena ere eskeini digu.

Beste aldetik, gurasoekin lehenengo fasea nola burutu komentatu zen. Kasu batzuetan triptiko bat edota inkestak pasatu dira proiektua aurkezteko,  baina bakarrik Orozkon egin da bilera gurasoei aurkezpena egiteko. Erabilitako power point-a hemen daukazue. 

Eskerrik asko tresnak guztiokin konpartitzeagatik.

Hurrengo saioan, alde batetik fase hau ikasleekin lantzeko tresnak aztertuko ditugu, eta beste aldetik tutoretza planaren lanareki hasiko gara.


Bigarren saioa: urriaren 21ean

urria 20, 2008

Gaurko saioan bereziki koordinatzaile berrientzat pentsatuta dago.  Gehienak hasi zarete irakasleei eta gurasoei aurkezpenak egiten eta batzuk ere irakasleekin proeiktua lantzen. Hau dela eta, Gidan proposatzen diren tresnak egokitu behar dira. Aurreko saioan Ikastetxe bakoitzak egindakoa ekartzeko eskatu genuen gure artean elkartrukatzeko. Beste aldetik 1. faserako tresna guztiak aztertzen  eta frogatzen joango gara, behar diren egokitzapenak denon artean burutzeko.


Barakaldoko Jardunaldiak: Tutoretza

urria 20, 2008

Urriaren 22, 29an eta Azar22. Jardunaldi Pedagogikoakoaren 5an Barakaldoko Berritzeguneak antolatutako 22. Jardunaldi Pedagogikoak izango dira. Aurten gaia Tutoretza izango da  “Tutoretza. Elkarren arteko jarduera, etorkizuunerako jokaera” izenburua izanik.

Lehenengo hitzaldia Araceli Angulok emango du. Bera tutoretza lantzeko Hezkuntza web orrian zintzilikatuta dagoen material didaktikoaren egilea da (gure eskualdeko Basozelai Gazteluko aholkulari ohia). Beste aldetik, aurkeztuko diren esperientzia batzuetan (bata Basauriko Kareaga Goikoa Eskolakoa) Tutoretza eta Elkarbizitza nola antolatu, nola garatu… kontatuko digute, gauza biak oso lotuta daude eta.

Izena emateko epea gaur amaitu arren,  informazio hau ekarri dugu gure blogera zuen interesekoa izan daitekela pentsatu dugulako. Agian, aukera egon dezakezue oraindik parte hartzeko.


Urriaren 9ko saioaren ostekoa: lehenengo urratsak

urria 20, 2008

Mintegiko lehenengo saioan, aurten Elkarbizitza Proeiktuan zaudeten ikastetxeetako koordinatzaile eta berritzeguneko ahlokulariok bildu ginen. Gehienok berriak izanik, iaz eta aurreko urtean proeiktuan egon ziren mintegikideek haien esperientzia eta erabilitako estrategiak eskeini zizkiguten hastapenetan dauden ikastetxeetako erabilgarriak direlakoan . MIla esker haiei. 

Proiektuaren zatirik zailena agian gurasoekiko lana izan daiteke. Hau dela eta, beste ikastetxeetako eredutik aparte, gurasoei proiektua aurkezteko iaz sortu genituen triptikoak bidaltzeko konpromisoa hartu genuen. Bidalita dago baina hemen ere topa ditzakezue: triptiko eusk-cast eta triptikoa cast (wordean eginda daude, moldatzeko modukoak). 

Horretaz gain, aurtengorako lan plana eta egutegia finkatu genuen.


Elkarbizitza Mintegirako blog berria

urria 20, 2008

Orain dela bi urte Elkarbizitza Behatokia sortzeko eta Urteko Elkarbizitza Palan egiteko Proiektua martxan jarri zen. Lehenengo urtean, “pilotaje fasean”, gure eskualdeko Urbi Institutuak parte hartu zuen. Irailako Jardunaldietan beraien esperientzia kontatu ziguten. Bigarren urtean, beste bi ikastetxe (Aperribai LHI eta Urreta LHI) sartu ziren prozesu honetan. Aurten, beste sei ikastetxe animatu dira.

Proiektuaren garapena bideratzeko eta zuen arteko alkartrukeak izateko kastetxe hauetako koordinatzaileontzat mintegia daukagu iaztik. Aurten, beste pausu bat eman dugu gure arteko ideiak, kezkaz, esperientziak eta abarrekoak konpartitzeko gune berria sortuz: gure bloga. Espazio honetan mintegiaren gora-beherak, intereseko informazioak, material eta baliabide didaktikoen aipamenak, zuek egokitutako materialak…, batuko ditugu. Blogean ere, komentarioen bitartez, zuen iradokizunak eta iritziak jaso nahi ditugu. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!