Urriaren 21eko saioaren ostekoa

Atzoko saioan Elkarbizitza Proiektuaren lehenengo faserako (sensibilizazioarena) proposatzen diren erremintak aztertu genituen. Bereziki irakasleekin landuko direnetan zentratu ginen. Lanean hasi diren ikastetxeetako koordinatzaileek saioak nola antolatu eta tresnak nola moldatu kontatu ziguten. Esperientzia ikusita, denon artean prozesua hobetzeko irizpide batzuk proposatu ziren.

Etxegarain lehenengo eta bigarren erremintak batu zituzten saio berean egiteko. Hona hemen haiek erabilitako tresna. Saio bakoitzaren ebaluazio egiteko fitxa  bat ere prestatu dute. Eta honez gain, koordinatzaileak irakasleei proiektua ezagutarazteko erabili zuen aurkezpena ere eskeini digu.

Beste aldetik, gurasoekin lehenengo fasea nola burutu komentatu zen. Kasu batzuetan triptiko bat edota inkestak pasatu dira proiektua aurkezteko,  baina bakarrik Orozkon egin da bilera gurasoei aurkezpena egiteko. Erabilitako power point-a hemen daukazue. 

Eskerrik asko tresnak guztiokin konpartitzeagatik.

Hurrengo saioan, alde batetik fase hau ikasleekin lantzeko tresnak aztertuko ditugu, eta beste aldetik tutoretza planaren lanareki hasiko gara.

Advertisements

2 Responses to Urriaren 21eko saioaren ostekoa

  1. Gurutze-k dio:

    Kaixo guztiok!

    Blogean komentarioak idazteko aukera ez nuen galdu nahi. Etxegarain erabilitako ebaluazio fitxaren antzekoa erabili nuen azken saioan eta benetan, post-itean baino askoz gehiago idazten du jendeak.

    Animatu blogean idazten!!!

  2. MIla esker Gurutze gure bloga estrenatzeagatik. Benetan poztekoa da zuen tresnen elkartrukaketa hain eraginkorra izatea.
    Zer iruditzan zaizue bloga? Datorren astean artikulu berriak egongo dira. Bisitatu!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: