Heziketa Emozionala eta Gatazken ebazpena

abendua 6, 2008

Aurreko asteartean, Abenduaren 2an,  “Konpetenzia emozionalak eta gatazken ebazpena” prestakuntza saioa izan zen Gasteizen, pasa den ikasturtean egin zen bezalakoa. Gaia oso interesgarria eta emaileak ezinhobeak izan arren (Rafael Bisquerra, Begoña Ibarrola, Jon Berastegi eta Ainara  Lasuen), eguraldia kaskarra zela eta ez ginen animatu hara joatera. Agian, mintegikideok saioan egon zineten eta kontatuko diguzue ikasitakoa. Hurrengo mintegi saioan komentatuko dugu.

Bitartean, beste blog batean, topatu dugu iaz, Urtarrilaren 28an, gai berberari buruz eta emaile berberekin egindako saioaren laburpena, Jon Berastegik eginda. Ez da gauza bera baina…

Bide batez, hau bilatzerakoan, Inteligencia Emocional  -Heziketa Emozionala tratatzen duen blog hau- topatu dugu. Iaz eta aurten saioan parte hartu duen Jon Berastegik idazten du blog honetan. Hor gaiari buruz hainbat artikulu eta komentario topa ditzakezue.

Beste aldetik, hemen ikus ditzakezue Heziketa Emozionalari buruzko Rafael Bisquerraren liburu sorta bat.

Gaiarekin jarraituko dugu, Elkarbizitza proiektu baten barruan ezinbestekoa da eta.


Azaroaren 25eko saioaren ostekoa

abendua 5, 2008

Carles Vidalen hitzaldia komentatzen hasi ginen, Gasteizko saioan entzundakoa komunean ipintzen. Gero, Escola de Pau web orrian sartu egin genuen eta “La Educación para la Paz y la Convivencia, un proyecto de Centro” esparrua aztertu genuen. Web honetan galdera-erantzun metodologia baten bitartez elkarbizitzaren inguruko aspektu guztiak aztertzen dira. Gure bileran, batez ere pertsonaren garapenari eta ikastetxearen antolakuntzari dagozkionak landu genituen.

Beti bezala, bileraren bigarren zatian, koordinatzaile bakoitzak bere ikastetxean egindako lana, erabilitako materialak, arazoak eta kezkak plazaratu genituen. Gehienetan lehenengo fasean ikasle eta irakasleekin egindako lana amaitutzat eman dute.  Gurasoen iritzia, kasu batzuetan, jaso egin dute eta zelan erabili erabaki behar dute.

Barandiaran Ikatetxeko koordinatzaileak ekarri zuen materiala e-mailez jasoko duzue.

Ongi izan zubitxo honetan!