Carles Vidalen hitzaldia komentatzen hasi ginen, Gasteizko saioan entzundakoa komunean ipintzen. Gero, Escola de Pau web orrian sartu egin genuen eta “La Educación para la Paz y la Convivencia, un proyecto de Centro” esparrua aztertu genuen. Web honetan galdera-erantzun metodologia baten bitartez elkarbizitzaren inguruko aspektu guztiak aztertzen dira. Gure bileran, batez ere pertsonaren garapenari eta ikastetxearen antolakuntzari dagozkionak landu genituen.
Beti bezala, bileraren bigarren zatian, koordinatzaile bakoitzak bere ikastetxean egindako lana, erabilitako materialak, arazoak eta kezkak plazaratu genituen. Gehienetan lehenengo fasean ikasle eta irakasleekin egindako lana amaitutzat eman dute. Gurasoen iritzia, kasu batzuetan, jaso egin dute eta zelan erabili erabaki behar dute.
Barandiaran Ikatetxeko koordinatzaileak ekarri zuen materiala e-mailez jasoko duzue.
Ongi izan zubitxo honetan!