Otsailaren 17an, mintegiko saioa

otsaila 16, 2009

Flickrretik hartuta

Bihar mintegian bilduko gara berriro.

Lehenengo eta behin pasadan asteko prestakuntza saioa komentatuko dugu: zer iruditu zitzaizun? Hor ikusitakoa aplikagarria deritzozue? Lotura topatzen duzue ikasketa kooperatibo eta elkarbizitzaren artean?

Geroago, hilabete honetan zehar diagnostikoari buruz ikastetxeetan egindakoa komunean jarriko dugu (lorpenak, zalantzak, zailtasunak…). Eta Behatokia? Hasi zarete martxan jarri?

Amaitzeko, “Ikasleen Eskubideak eta Beteberrak” ezartzen dituen Dekretu berria zuekin aztertzea (edo aztertzen hastea) pentsatu dugu,  ikastetxeko elkarbizitzarekin zer ikusi handia dauka eta.


Gasteizko prestakuntza saioa: ikasketa kooperatiboa

otsaila 14, 2009

Aurreko asteartean, otsailaren 10en, azkenengo formakuntza saioa izan genuen Gasteizen. Gaia lan kooperatiboa zen 100220091eta emaileak Davin Duran eta bere taldeko Silvia Blanch, Mariona Corcelles eta Marta Flores.

Niretzat oso saio interesgarria izan zen, alde teorikoa zein tailerrena. Baina gehien interesatu zitzaidana bideoz ikusi genuen esperientzia izan zen: “leer en pareja” delako Proiektua. Proiektu honetan dauden ikastetxeetan “tutoria entre iguakes” delako teknika praktikan jartzen ari dira ulermenezko irakurketa lantzeko.  Oso proposamen egitaratua eta aplikagarria iruditu zitzaidan.

Orokorrean, lan kooperatiboa oso bide egokia izan ahal da elkarbizitza lantzeko eta hainbat oinarrizko konpetentzia garatzeko (Ikasten ikastea, Autonomia eta Ekimen pertsonala, Gizarte herritartasuna, Komunikazio Lingüistikoa…)

10022009001Hau da David Duranek koordinatzen duen Ikerketa Talde honen web orria. Hor topatu ahal dira erreferentzia bibliografikoak, proiektueei buruzko informazioa, baliabideak eta abar.

Blog honetan ere gaiari buruzko bibliografia topa dezakezue.