Martxoaren 31an, hurrengo saioa

martxoa 30, 2009

Biharko saioan La Caixaren Gizarte Ekintzak , “Gazte baliodunak” programaren barruan argitaratutako “KITSCAIXA BALIOAK”  material didaktikoa ezagutu eta aztertuko dugu.

KITSCAIXA BALIOAK programa lehen hezkuntzako irakasleei eta ikasleei (8-12 urte bitartekoei batez ere) balio etikoak eta sozialak lantzeko erremintak eskaintzako proposamen bat da.

Hiru kitetan banatuta dago:

  • Identitatea
  • Elkarbizitza
  • Erantzunkizuna

Material hau Berritzeguneetan dago eta maileguan eska daiteke. Material honetan planteatzen diren jarduerak eta proposatzen diren tresnak mintegiko saioan aztertuko ditugu, eta kasu batzuetan esperimentatu ere.

Horrez gain, beti bezala, Elkarbizitza Proiektuaren jarraipena egingo dugu ikastetxeetako egoera komentatzen.

Advertisements

Martxoaren 10eko saioaren ostekoa

martxoa 27, 2009

Aurreko saioan “Ikasleen eskubideak eta beteberrak” Dekretua aztertzen ibili

Flickrretik hartuta

Flickrretik hartuta

ginen: alde onak, hutsuneak, zailtasunak…

Honekin lotuta Elkarbizitza programako aholkulariek egindako dokumentu bat ere ikusi genuen. Dokumentu honetan, alde batetik, Ikasleen eskubideak eta betebeharrak bai ikasleekin bai irakasle eta familiekin lantzeko ekintza batzuk proposatzen dira, eta beste aldetik AJA moldatzeko orientabide batzuk  ere ematen dira.

Zirriborroa baino ez zenez ez dugu blogean zintzilikatu nahi izan orain arte. Lehengo egunean, bertsio definitiboa jaso genuen eta hemen irakur ditzakezue euskeraz eta gazteleraz.

Ikuskaritzak AJA osatzeko aterako duen ereduaren zain gaude,  oraindik ez da ofiziala eta. Daukagunean hementxe bertan ere eskegiko dugu.


Martxoaren 8a dela eta…

martxoa 9, 2009

Harreman positiboak, heziketa emozionala, gatazken ebazpena, lan kooperatiboa… lantzen garenean hezkidetza ikuspuntua ezin dugu ahaztu. 

Gelan neskak eta mutilak dauzkagu elkar bizitzen, baina sexu desberdintasunak oraindik ere beste desberdintasun batzuk dakartza, gure gizartean genero estereotipoak mantentzen dira eta. Beraz, sozializazio prozesuan neskek eta

Flickrretk hartuta

Flickrretk hartuta

mutilek jasotzen duten estereotipoen eragina ez badugu kontuan hartzen ezin izango ditugu desberdintasunak konpentsatu.

Martxoaren 8aren data aitzikia baino ez da, baina oraindik beharrezkoa urtean zehar egin behar den lana gogorarazteko.

Seguraski eskola gehienetan ekintza bereziak antolatu dituzue honen inguruan. Baliabide eta materail didaktiko asko daude hezkidetza lantzeko, baina guk, blog honetan ere, gure aportazioa egin nahi dugu material didaktiko bat gomendatzen.

Aurreko post batean Urtxintxa Eskolako web orria aipatzen genuen. Talde honek sortzen dituen material guztietan presente dago beti hezkidetza ikuspuntua. Kasu honetan Arratsate Udalarekin batera egin zuten aldizkarien bilduma (Hezkidetza Boletinak) aipatu nahi dugu elkarbizitza, harremanak, emozioak eta abar lantzeko lagungarria izan daitekelako.


Martxoaren 10ean, hurrengo saioa

martxoa 5, 2009
Flickrretik hartuta

Flickrretik hartuta

Aurreko saioan egin barik geratu zen azkenengo puntua tratatuko dugu hurrengo saioan , hau da,  “Ikasleen Eskubideak eta Beteberrak” ezartzen dituen Dekretu berria.

Batzuk Euskalduna Jaruregian egin zen aurkezpenean parte hartu zenuten, baina beste batzuk agian ez zarete oraindik gai honetan sartu. Gure asmoa zera da: dekretua bera zuekin aztertzea  eta elkarbizitza proiektuarekin duen lotura ikustea.

Betiko moduan, proiektuaren jarraipenerako tarte bat ere  edukiko dugu.


Otsailaren 17ko saioaren ostekoa

martxoa 5, 2009

Azkenengo saioan hainbeste gauza egin genuen.

Lehenengo eta behin, David Duranen taldearen saioa komentatu genuen. Oso interesgarria eta aplikarria iruditu zitzaigun guztioi.

Geroago, diagnostikoarekin egindako lana komunean jarri genuen. Zotrionak, badirudi prozesua aurrera doala. Ikastetxe gehienetan amaituta edo amaitzear omen dago. Hortik aurrera, geratzen diren  urratsak(helburuak finkatu eta plana burutu) errezagoak izango direla uste dugu.

Azkenik, baliabide batzuei buruz hitz egin genuen:

– Etxegarai Eskolako koordinatzaileak Urtxintza Eskolak argitaratutako Jolasen Laborategia liburua aurkeztu zigun: hezkidetza ikuspuntua kontuan hartuta jolas kooperatiboak planteatzen dira elkarbizitza lantzeko.

– Orain arte jaso ditugun formakuntza saioetan emandako materiala (artikuluak, power point-ak…) gure blogean orri berri batean (PRESTAKUNTZA SAIOEN MATERIALA) jarri dugu eskura eukitzeko. Blogaren goiko partean topa dezakezue.

– Honez gain, pasa den ikasturtean egon ziren formakuntza saioen bideoak CD batean banandu ziren. Nahiz eta iazko saioak izan oso baliogarriak direla uste dugu, aurtengo hizlariak berberak izan dira eta.