Otsailaren 17ko saioaren ostekoa

Azkenengo saioan hainbeste gauza egin genuen.

Lehenengo eta behin, David Duranen taldearen saioa komentatu genuen. Oso interesgarria eta aplikarria iruditu zitzaigun guztioi.

Geroago, diagnostikoarekin egindako lana komunean jarri genuen. Zotrionak, badirudi prozesua aurrera doala. Ikastetxe gehienetan amaituta edo amaitzear omen dago. Hortik aurrera, geratzen diren  urratsak(helburuak finkatu eta plana burutu) errezagoak izango direla uste dugu.

Azkenik, baliabide batzuei buruz hitz egin genuen:

– Etxegarai Eskolako koordinatzaileak Urtxintza Eskolak argitaratutako Jolasen Laborategia liburua aurkeztu zigun: hezkidetza ikuspuntua kontuan hartuta jolas kooperatiboak planteatzen dira elkarbizitza lantzeko.

– Orain arte jaso ditugun formakuntza saioetan emandako materiala (artikuluak, power point-ak…) gure blogean orri berri batean (PRESTAKUNTZA SAIOEN MATERIALA) jarri dugu eskura eukitzeko. Blogaren goiko partean topa dezakezue.

– Honez gain, pasa den ikasturtean egon ziren formakuntza saioen bideoak CD batean banandu ziren. Nahiz eta iazko saioak izan oso baliogarriak direla uste dugu, aurtengo hizlariak berberak izan dira eta.

Advertisements

2 Responses to Otsailaren 17ko saioaren ostekoa

  1. MANUELA ETXEGARAI-k dio:

    Mintegiari buruzko balorapen batzuk:
    .- Saioak gure beharretan oinarritu dira eskola bakoitzaren erritmoa errespetatzen. Arinak eta produktiboak.
    .- Ezkeinitako material osagarriak, lagungarriak eta erabilgarriak izan dira. (Edo izango dira)
    .- Norberaren keskak edota beldurrak biguntzeko aukera eman diguzue.
    .- Aperribai eta Urreta eskolako koordinatzailen partaidetza eskertzekoa da.
    .- Bloga erabiltzeari oso ondo deritzot, baina tresna honek denon partaidetza behar du…

    Gustora hartu dut parte. Eskerrik asko Irene eta Miguel Angeli, izandako pazientziagaitik.

  2. Irene-k dio:

    Mila esker, Manuela. Zure komentarioa eskertzekoa da. Gu laguntzen saiatu gara eta saiatuko gara datorren ikasturtean ere. Egia da blogarena bultzatu behar dela. Datorren urtean denak erabiltzaileak izango zarete eta partaidetza areagotzen saiatuko gara. Ondo pasa oporretan!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: