Ekainaren 2an, hurrengo saioa eta azkena

ekaina 1, 2009
flickrretik hartuta
flickrretik hartuta

Bihar gure azkenengo saioa izango dugu. Elkarbizitza Proiektua burutzeko lan handia egin duzue, eta gu, bide horretan,  laguntza eskeintzen saiatu gara. Azkenengo saioa mintegian egindako prozesu osoa baloratzeko aukera izango dugu: alde onak, zailtasunak, hobetu beharrekoak eta hurrengo kurtsoari begira proposamenak. Kafea hartzeko denbora ere izango dugu, harremanak zaindu behar dira eta!

Zuek ibilbidea amaitzen zaretan bitartean, datorren ikasturterako deiladia (P Proiektuena) azkenenan agertu egin da. Hezkuntza web orrian esteka honetan topa dezakezue. Biharko bileran komentatuto dugu.

Amaitzeko, gure komunikabidea izan den blog honetan zuen iritzia ere jasotzea gustatuko litzaiguke: komentarioren bat, iradokizunen bat…

Mila esker eta bihar arte!