UEP zabaltzeko Triptikoak

Iraila 28, 2009

Badakizue wikian oraindik obretan gaudela, beraz Urteko Elkarbizitza Plana ikastetxean zabaltzeko  daukagun  “folleto” edo triptiko bi momentuz hementxe zintzilikatuko dugu zuek eskuratu akal izateko.

hemen daukazue, alde batetik , materialetan agertzen dena (word-ean eginda dago eta  manipulatu ahal duzue) eta beste aldetik , guk egindakoa. Geurea pdf-n dago. Dagoen moduan ezin da manipulatu (Word-era pasatzerakoan deskonfiguratzen da guztiz). Moldagarria den Publisher formatoan ere eginda daukagu baina hemen ezin da eskegi (sistemak ez du onartzen). Beraz, interesatuta egonez gero esan komentarioetan eta e-mailez bidaliko dizuegu zuzenenan.

Lagungarriak izan dezakezuela espero dugu.

cielo

Advertisements

Irailaren 22ko saioaren ostekoa: lehenengo saioa

Iraila 24, 2009

Mintegiko lehenengo saioan  Elkarbizitza Proeiktua aurten eskatu duzuenekin eta aurreko urteetan egondakoekin bildu ginen Berritzegunean.

Bileraren lehenengo zatia batera egin genuen eta bigarrena aparte. Hemendik aurrera, normalean aparteko bilerak egingo ditugu, baina elkar ezagutzeko aukera euki duzue eta edozein momentutan harremanetan ipin zaitezkete laguntza eskatzeko.

Hauexek dira aurten mintegian egongo zareten ikastetxok

  • BERRIAK: Arrigorriaga LHI, Arrigorriaga BHI, Dima LHI, Elexalde BHI, Unkina LHI, Urduña LHI, I. Zubizarreta LHI, Arizko Ikastola LHI, Lope de Vega LHI, Gandasegi LHI, Etxebarri BHI, Ugao LHI, Zaratamo LHI eta Fabian Legorburu LHI
  • AURREKO URTEETAKOAK: Sofía Taramona LHI, Etxegarai LHI, Aperribai LHI, Urreta LHI, Orozko LHI, Basozelai-Gaztelu LHI eta Barandiaran LHI

Koordinatzaile berriekin Miguel Angel egon zen Proiektuaren aspektu orokorrak eta prozesuaren lehenengo urratask zeintzuk diren azaltzen.  Aurten estreinatu dugun wikian berehala (obretan gaude eta) topatuko dituzue lehenengo faserako tresnak eta proiektuaren aurkezpenerako dokumentu desberdinak (ppt-ak triptikoak….)

Beste taldean, iaz ikastetxeek euren Elkarbizitza Planean finkatu dituzten helburuak kontutan hartuta  aurtengo plana zehaztu dugu. Hauexek izango dira talde honetarako edukiak: Gatazken tratamendua, Behatokiaren funtzionamendua, AJAren egokitzapena eta elkarbizitza arauak.

Hementxe uzten dizkizuet lan plana egokituta eta egutegia.

Google-tik hartuta

Google-tik hartuta

Amaieran, kafea ere hartu genuen. Berrien artean, batzuk adoretsu irten ziren, beste batzuk apur bat beldurtuta. Lasai. Bakoitzak bere erritmoa hartuta  apurka apurka  joango gara aurrera. Prozesu honetan  gure laguntza  beti eukiko duzue. Zerbait behar duzuenean gurekin harremanetan jarri telefonoz edota komentario bat blogean utziz. Anima zaitezte parte hartzen!


Berriro martxan!

Iraila 18, 2009
Flickrretik hartuta eta moldatuta

Flickrretik hartuta eta moldatuta

Ikasturte berria, ikastetxe berriak, proiektu berriak… Gogoak, kezkak, zalantzak… Hurrengo asteartean, 22an, Elkarbizizta proiektuarekin lotutako mintegiaren lehenengo saioa izango dugu.   Lehenengo egunean motorrak berotzen eta kotxea berriro martxan jartzen saiatuko gara.

Aurreko urteetan  mintegia oso ondo baloratu duzue, guregandik orientabideak eta laguntza jaso duzuelako eta   zuen artean lana konpartitzeko aukera izan duzuelako. Denon artean gauzak errezago egiten dira, ezta?

Beraz, aurten Elkarbizitza Urteko Plana Proiektua bideratzeko bat baino mintegi bi izango dugu. Bat, aurreko urteetan proiektuan egondako koordinatzaileontzat, eta bigarrena (eta betikoa) aurten Elkarbizitza Urteko Plana proiektuan zeroik hasten zaretenontzat.

Nahiz eta, normalean, bilerak aste dessberdinetan egin, lehenengo bilera honetarako baterako deialdia egitea erabaki dugu. Horrela koordinatzaile berriok “zaharren” esperientzia entzuteko aukera eukiko duzue. Horretaz gain, nohiz edo nohiz  eta gaiaren arabera, beste bilera bateratuak ere izango ditugu.

Lehenengo bilera honetan elkar ezagutuko dugu eta egutegia eta lan plana osatu.

Bitartean hemen Plana osatzeko Gida topa dezakezue ,  lehendik begirada bat botatzeko

Zuon zain gaude! Laster arte


Iraileko Jardunaldiak: “Leemos en pareja” programaren aurkezpena

Iraila 10, 2009

Imagen1

Aurreko ostiralean, Berritzeguneak antolatutako Iraileko Jardunaldietan, “Leemos en pareja” programaren aurkezpena izan genuen, Mariona Corcelles, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea eta David Duranen ikertzaile taldeko- kideak eman zuen saioa.

Iaz Elkarbizitza Urteko Plana Proiektua– rekin lotuta  Gasteizen lan kooperatiboari buruz antolatu zen formakuntza saio batean ezagutu genuen “Leemos en pareja”  izeneko programa hau, Duran eta bere taldeko Silvia Blanch, Mariona Corcelles eta Marta Flores -ek aurkeztuta.  Egiten zuren proposamena oso  egitaratua eta aplikagarria zenez gaia oso egokia zitzaigun Jardunaldien bidez ezagutarazteko.

Kasu honetan Mariona Corcelles izan da emailea eta bitartekaria. “Egiten” ikasten dela printzipioa errespetatuz eta koherentea izanik, metodologia kooperatiboaren bitartez bideratu zuen saio osoa; eskertzekoa da 80 pertsonekin metodologia kooperatiboa eta partizipatiboa erabiltzea, ez da erraza eta.

 Nueva carpeta1

(egin clik handiago ikusteko)

“Leemos en pareja” proiektu honetan dauden ikastetxeetan  (Cataluñan, zaragozan eta Euskal Herrian) “tutoria entre iguakes” delako teknika praktikan jartzen ari dira ulermenezko irakurketa lantzeko.  Lan kooperatiboa orokorrean, programa hau barne, oso bide egokia izan ahal da elkarbizitza lantzeko eta hainbat oinarrizko konpetentzia garatzeko (Ikasten ikastea, Autonomia eta Ekimen pertsonala, Gizarte herritartasuna, Komunikazio Lingüistikoa…).

Hemen topa ditzakezue saioan erabilitako dokumentu guztiak:

Honez gain, hemen berrikusi ahal duzue saioan ikusitako bideoa (katalanez dago) eta programaren inguruan beste bideo batzuk ere (Real Player programa behar da. Ez baduzue, Internetetik bajatu erreza  eta dohainik delako).

David Duranek koordinatzen duen Ikerketa Talde honen web orrian ere topatu ditzakezue erreferentzia bibliografikoak, proiektueei buruzko informazioa, baliabideak eta abar.

Etorri zineteei mila esker zuen partaidetza eta interesagatik.

Ea batzuk animatzen zareten esperientzia hau martxan jartzen; David Duraneko Taldearen aholkularitza eta gure laguntza eukiko duzue.  

Zuen kometarioak edota iradokizunak utzi ahal dituzue azpiko partean “deja un comentario” -n klikatuz.