Irailaren 22ko saioaren ostekoa: lehenengo saioa

Mintegiko lehenengo saioan  Elkarbizitza Proeiktua aurten eskatu duzuenekin eta aurreko urteetan egondakoekin bildu ginen Berritzegunean.

Bileraren lehenengo zatia batera egin genuen eta bigarrena aparte. Hemendik aurrera, normalean aparteko bilerak egingo ditugu, baina elkar ezagutzeko aukera euki duzue eta edozein momentutan harremanetan ipin zaitezkete laguntza eskatzeko.

Hauexek dira aurten mintegian egongo zareten ikastetxok

  • BERRIAK: Arrigorriaga LHI, Arrigorriaga BHI, Dima LHI, Elexalde BHI, Unkina LHI, Urduña LHI, I. Zubizarreta LHI, Arizko Ikastola LHI, Lope de Vega LHI, Gandasegi LHI, Etxebarri BHI, Ugao LHI, Zaratamo LHI eta Fabian Legorburu LHI
  • AURREKO URTEETAKOAK: Sofía Taramona LHI, Etxegarai LHI, Aperribai LHI, Urreta LHI, Orozko LHI, Basozelai-Gaztelu LHI eta Barandiaran LHI

Koordinatzaile berriekin Miguel Angel egon zen Proiektuaren aspektu orokorrak eta prozesuaren lehenengo urratask zeintzuk diren azaltzen.  Aurten estreinatu dugun wikian berehala (obretan gaude eta) topatuko dituzue lehenengo faserako tresnak eta proiektuaren aurkezpenerako dokumentu desberdinak (ppt-ak triptikoak….)

Beste taldean, iaz ikastetxeek euren Elkarbizitza Planean finkatu dituzten helburuak kontutan hartuta  aurtengo plana zehaztu dugu. Hauexek izango dira talde honetarako edukiak: Gatazken tratamendua, Behatokiaren funtzionamendua, AJAren egokitzapena eta elkarbizitza arauak.

Hementxe uzten dizkizuet lan plana egokituta eta egutegia.

Google-tik hartuta

Google-tik hartuta

Amaieran, kafea ere hartu genuen. Berrien artean, batzuk adoretsu irten ziren, beste batzuk apur bat beldurtuta. Lasai. Bakoitzak bere erritmoa hartuta  apurka apurka  joango gara aurrera. Prozesu honetan  gure laguntza  beti eukiko duzue. Zerbait behar duzuenean gurekin harremanetan jarri telefonoz edota komentario bat blogean utziz. Anima zaitezte parte hartzen!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: