Bihar, urriaren 27an, Mintegi II-ko saioa izango dugu. Beraz, Elkarbizitza Urteko Plana Proiektuan aurreko urteetan egondako koordinatzaileekin bilduko gara.
Zuek, lehenengo urteko ibilbidea eginda daukazue. Orain, Elkarbzitza Plana martxan jarri behar duzue. Prozesu honetan ere laguntza ematen saiatuko gara mintegiaren bitartez.
Lehenengo bileran geratu ginen moduan, hauexek izango dira talde honetarako edukiak: Gatazken tratamendua, Behatokiaren funtzionamendua, AJAren egokitzapena eta elkarbizitza arauak.
Alde batetik, gai hauek guztiak oso lotuta izanik batera tratatuko ditugu; aspektu batetik besteetara errez pasatuko gara: AJA berriztatze prozesua egiterakoan, portaera desegokiak eta elkarbizitzaren kontrakoak direnak aztertu beharko ditugu (portaerak zehaztu, neurri zuzentzaileak proposatu…) eta azterketa horrek gaztazken tratamendu eta elkarbzizitza arauetara eramango gaitu, eta kontrakoa ere.
Beste aldetik, zuek esan zenuten bezala, prestakuntza behar dugu baina eguneroko arazoak ere konpontzeko estrategiak edota protokoloak sortu. Beraz, zentzu honetan ere, bi helbidetako errepidean mugituko gara denbora guztian: eguneroko errealitatetik planteamendu eta proposamenetara (eta kontrakoa); praktikaren azterketatik prestakuntzara (eta kontrakoa); epe laburreko neurrietatik epe luzerako neurrietara, eta abar. .
Bihar, AJA berriztatze prozesua dela eta, portaera desegokiak eta elkarbizitzaren kontrakoak direnak aztertzen (portaerak zehaztu, neurri zuzentzaileak proposatu, arauekin lotu…) hastea pentsatu dugu. Horretarako Urreta LHIko koordinatzaileak, Begok, ekarritako fitxa bi gehi AJA moldatzeko Elkarbizitza Programatik eskeinitako orientabideak dokumentutik hartutako beste trena bat erabiliko ditugu.
Honekin lotuta, eta prestakuntzari dagokionez, Escola de Cultura de
Pau Taldeak aurkezten duen “La educación para la paz y la convivencia, un proyecto de centro” proposameneko “¿Cómo respondemos a los conflictos en el aula?” atalean kokatuko gara eta proiektu honetan proposatzen dutena ere aztertuko dugu.
Bihar arte!