Abenduaren 1ean hurrengo saioa

azaroa 29, 2009

Datorren asteartean gure betiko dinamika berreskuratuko dugu. Zelan daramazue lana?

Alde batetik, betiko moduan, zentroz zentro zelan doan proiektua aztertuko dugu. Beste aldetik, ikasleekin lan egiteko beste tresna berri batzuk  auzkertuko dizuegu.

Aurreko saioan wikian parte hartzeko egindako prestakuntzaren lehenengo emaitzak  jaso ditugu: batzuk gauzak eskegitzera animatu zarete. Mila esker. Momentuz, zuen aportazioak frogetarako sortu genituen orrietan daude. Gure asmoa da erreferenntzia bakoitza dagokion orrira pasatzea. Asteartean komentatuko dugu.

Horretaz gain, komentatu nahi dizuegu wikian Hezkidetzari buruz orri berri bat sortu dugu, Elkarbizitzaz aritzen garenean ikuspuntu hau kontuan hartzea ezinbestekotzat jotzen dugu.  Oraindik gauza gutxi daukagu baina osatzen joango gara.


Azaraoren 24ko saioaren ostekoa

azaroa 29, 2009

Flickrretik hartuta

Oso elkartruke interesgarria izan genuen  azkenengo saioan. Bilerarako aurreikusita geneukana ezin izan genuen bete baina ikastetxeka egin genuen txanda oso baliogarria izan zen. Ikastetxez ikastetxe joan ginen zentro bakoitzean zer egiten ari diren ikusten. Gehienok Behatokia martxan jartzen ari zarete. Horri buruz holako aspektuak komentatu ziren:

  • Kideak:
    • zentro gehienentan (LHkoak dira guztiak) ikasleak ere behatokian parte hartzeko alde daude, partaidetza oso hezitzailea izan daiteke eta (ardurak hartzea, erabakiak adostatzea, besteen iritziak jasotzea… eta hainbat gaitasunak landu behar dira)
    • baina parte hartzen badute oso ondo landu behar da ikasleekin partaidetza hori zertan datzan (zertarako, zelan, nortzuk, noiz…; delegatuen funtzioak, asambladaren antolaketa…)
    • Udaleko ordezkariren bat (EISEkoak adibidez) parte hartzea komenigarria izan daiteke?
  • Edukia:
    • Definizioa bateratzea (ez badago eginda)
    • Abiapuntua: Proeiktuaren aurkezpena
    • AJAren berriztapena (arauak finkatzea, neurri zuzentzaileak zehaztea…)

Wikian Behatokia eratzeko oinarrizko dokumentuak eskegita dauzkagu baina apuka apurka esperientziak eta beste erreferentzia batzuk ere sartuko ditugu.

Azkenengo momentuan,   Escola de Cultura de Pau Taldearen “La educación para la paz y la convivencia, un proyecto de centro”  web orrian sartu ginen gainetik ikusteko. Oso interesgarria da baina denborarik ez genuen izan gaian sakontzeko. Bakoitzak bere kabuz egingo zuela erabaki zen.


Azaroaren 24an, Mintegi II-ko hurrengo saioa

azaroa 23, 2009

Aurreko saioan hasitako AJA eta elkarbizitza arauen inguruko lanarekin jarraituko dugu biharko saioan.

Hasteko, betiko moduan, ikastetxeka txanda bat  egingo dugu, bakoitza zer egiten ari den komentatzeko eta gure artean zalantzak eta soluzioak konpartitzeko.

Aurreko saioan Orozkoko eskolako koordinatzaileak Pentazitate Proiektuaren barruan arauak lantzeko erabiltzen zituzten prozedura eta tresna batzuk aipatu zituen. Gure ustez interesgarriak direnez hauetariko batzuk saio honetan sakonago aztertzea pentsatu dugu. 

Amaitzeko, Escola de Cultura de Pau Taldearen “La educación para la paz y la convivencia, un proyecto de centro” proposameneko beste atal batzuetan (¿Cómo organizamos las normas de convivencia?, ¿Cómo organizo el aula?…) sartuko gara  eta komentatuko dugu.


Azaroaren 16ko saioaren ostekoa

azaroa 23, 2009

Aurreko 16an, aurreikusita zegoenez wikiaren funtzionamendua hobeto ezagutzeko lagun batzuk bildu ginen.

Etorri ziren guztiak partaide bihurtzea lortu genuen eta lehenengo praktika egin genuen: zelan egin esteka bat, hau da, topatu dugun web interesgarri baten aipamena zelan egin. Horretarako, wikian FROGA 1, 2, 3… frogetarako hainbat orri berria sortu genituen. Gehiagorik ezin izan genuen egin, interneta joan zitzaigulako.

Dena den, beste orri bat sortu dugu wikian (Wikian parte hartzeko jarraibideak)  non aurreko prozedura zein beste batuek ere azalduta dauden. Animatu, eta frogetarako orriak erabiliz saia zaitezte frogak egiten.

Jendea pozik ibili zen baina saioa eskasa gelditu zitzaigun. Beraz, ahal izanez gero (eta zuek nahi izanez gero) aurrerantzean beste saio batzuk erabili ahal ditugu  zuen partaidetza bultzatzeko.  

Flickrretik hartuta


Azaroaren 16an, hurrengo saioa: wiki wiki

azaroa 15, 2009

Aurreko postean esan genuen moduan, hurrengo saioa wikia erabiltzen ikastera dedikatuko dugu.

Oarin arte Elkarbizitzarako wikia erabili duzue irakurle moduan, edozein web orri izango balitz moduan. Baina  zer da wiki bat? Nondik, dator izen hori? Wikipedian definizio hau topatu dugu:

“Wikia (hawaiierazko wiki wiki hitzetik, “azkar-azkar”) webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete.(… )Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab.”

Wikian zelan sartu erabiltzaile moduan, zelan idatzi, zelan eskegi artxibo bat edo zelan txertatu esteka bat… , hori guztia egiten ikasiko dugu hurrengo saioan. Bilera ordenagailu gelan egingo dugu, oso saio praktikoa izango da eta.

Hemendik aurrera wikia benetan denon arteko gunea izango da; denontzat eta denon artean osatuta.

Ez da derrigorrezkoa etortzea baina nahi duzuenok (Mintrgi I eta Mintegi IIko kideok) etor zaitezke.

Asteartera arte!


Azaroaren 3ko saioaren ostekoa

azaroa 6, 2009

Azkenengo saioan, kide batzuk falta zineten arrazoi desberdinengandik. Hemen  duzue aukera egunean jartzeko.

Bilera hasteko, blog eta wikian azkenengo berriak ikusi genituen; zuen aportazioekin gero eta tresna erabilgarriago bihurtzen ari da. Eskerrik asko

Gero, betiko moduan, ikastetxeka egindako lanaren informazioa elkarri eman zenioten. Oso aberatsa izan zen.   Taldean sortzen den dinamikan hain murgilduta egonik konturatu orduko 11ak ziren… eta kaferik hartu barik!

Fase honen lana nahiko bideratuta dagoenez,  geundenon artean hurrengo saioan, hau da,  hile honen 17koan, wikia erabilera ikasten arituko garela erabaki genuen. Saio honetara guztiok (Mintegi I eta MintegiIIko kideak) gonbidatuta zaudete baina ez da derrigorrezkoa etortzea.  Etortzekotan, kontuz orduarekin, egun honetan 9:15ean hasiko gara eta.

Bitartean, nohizbehinka bloga eta wikia bisita zaitezte, gauza berriak egongo dira eta. Baita…komentarioak egin, mesedez! Eskertzekoa da beste aldean norbait dagoela egiaztatzea.

Flickrretik hartuta