Urtarrilaren 12ko saioaren ostekoa: diagnostiko fasea hasi

Urte berri honen hasieran gainezka ibili gara eta bloga apur bat ahaztuta euki dugula ematen du, azkenengo saioaren laburpena egin barik geneukan eta. Baina hemen gaude berriro.

Urtarrilaren 12ko saioan diagnostiko fasean aritu ginen. Lehenengo eta behin, Gidan eskeintzen diren tresnak aurkeztu genituen, eta gero, binaka, zuek aztertu zenituzten, beraien erabilgarritasuna eta egokitasuna konprobatzeko.

Orokorrean, tresnak (inkestak eremuka) egokiak ikusten ziren  irakasleentzat (kasu batzuetan moldaketa batzuk eginda), baina familientzat ez hainbeste, eta ikasleentzat bat ere ez. Hauentzat egokiagoa izango litzateke “Ondo-Gaizki” fitxa eremuetako inkesta baino. Dakizuenez, tresna guztiak wikian topa daitezke era errezean.

Hortik aparte, Wikiaren Sentsibilizazio Fasean aipatutako Escola de Cultura de Pau Taldearen web gunetik  Diagnostikoa egiteko tresna bat berreskuratu genuen. Kasu honetan, Ikastetxeko egoera aztertzeko diana moduko grafiko bat erabiltzen da. 

Inkestak zelan pasatu ere komentatu zen: bigarren hezkuntzako zentroetan mintegien bitartez, Lehen Hezkuntzako zentroetan, berriz, klaustroa edota zikloko bilerak erabiltzen.

Inkestak pasatzeko Gidan hiru fase proposatzen dira: bakarkakoa, talde txikia eta talde handia. Hirurak betetzeak beharbada denbora luzeegia eskatzen du. Zuetariko batzuk ikusten zenuten egokia bakarka betetzea eta gero talde txikian eztabaidatzea. Ondoren, batzordeak hartuko lituzke emaitza guztiak, bildu, ordenatu eta talde txikiei bueltatu. Modu desberdinetan egin daiteke. Bakoitzak ikusi behar duzue zein den egokiena zuen ikastetxean.

Emaitzen jasotzearen prozesua arintzeko Google Docs formularioak erabiltzea izango zela irtenbidea komentatu zen. Hau dela eta, hurrengo saioa horretarako dedikatuko dugu: diagnostiko tresnak euskarri horretara pasatzeko. Guk, ahokulariok, gidan ofizialean dagoena Google Docs formulario batera pasatzen saiatuko gara, gero denon artean behar diren moldaketak egiteko. Zuetariko batzuk beste tresna bat erabiltzeko asmoa badaukazue, ekarri ezazue eta hori landuko duzue. Gogora ezazue Google Docsen lan egiteko GMail kontu bat behar duzuela. Ez badaukazue, egin ezazue bat hurrengo saioa baino lehenago (GMailera joan eta kontu berri bat sortu)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: