Otsailaren 23ko prestakuntza saioa: Manuel Segura eta Juani Mesa

otsaila 25, 2010

Elkarbizitza Urteko Plana Proiektua dela eta, pasa den asteartean, prestakuntza saio bat izan genuen Bilbon Manuel Segura eta Juani Mesarekin.

“Enseñar a convivir no es tan difícil. Competencia social y Convivencia” izeneko Jardunaldian Segurak berak sortutako Gizarte Konpetentziarako Programa aurkeztu zuen (marko teorikoa) eta Juani Mesak programaren aplikazioaz aritu zen. Programa hau testuingure desberdinetan frogatua izan da eta gaur egun zentro askotan gauzatzen ari da.  Oso saio interesgarri eta baliogarria izan zen;  gure ustez, pista asko eman zuten datorren urterako planteatu behar duzuen lan plana osatzeko.

Cuadernos de Pedagogia Aldizkariaren Artikulu honetan  Gizarte Konpetentziarako programaren azalpena irakur daiteke eta Juaniren web-ean programa honekin lotutako argitalpen guztiak.

Horrez gain, atzo emandako materialean agertzen ziren bideoetarako loturak hemen uzten dizkizuegu errez eskuratzeko:

Adibide moduan, hemen ikus dezakezue hauetariko bat:

Gogora ezazue datorren asteartean, martxoaren 2an, bigarren saioa izango dugula Mireia Urangarekin.

Gaia: “Gatazken eraldaketa eta Hezkuntza. Eginez ikasi”.

Lekua: Bilboko Kontserbatorioa

Ordutegia: 10:00 – 14:30


Otsailaren 9ko saioaren ostekoa

otsaila 10, 2010

Azkenengo saioa oso emankorra izan zen. Gure betiko dinamikara bueltatu ginene. Zentroz zentro zuen egoera ikusten. Bakoitzak azaldu zuen zein momentutan zegoen, zein tresna eta baliabideak erabili edota erabiliko dituen eta abar. Zuen esperientzien elkartrukaketa oso aberatsa izaten da beti; elkarri asko ikasten diogu.

Aipatu ziren tresnak eta baliabideak wikian zintzilikatzen joango gara, guztiok erabili ahal izateko.

Horrez gain, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzatik zuentzako antolatu duten Formakuntzaren berri eman genuen. Seguraski gure e-mail bat jaso duzue informazioa emateko eta zure partaidetzaz galdetzeko. Sartu hemen zure izena emateko edo bidali iezaguzue e-mail bat zure partaidetza ziurtatzeko. Kontuan izan, ikastetxeko beste pertsona bat edo bi (batzordekoak adibidez) etor daitezke. Hauek ere izena eman behar dute.

FORMAKUNTZA: ZER, NOIZ eta NON

Jardunaldiak gauzatuko dira otsailaren 23an eta martxoaren 2an, 09:00etatik 14:30era. Hitzaldiak Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan (Sarrikon) egingo dira eta Manuel Segura nahiz Juani Mesa (otsailaren 23an) eta Mireia Uranga (martxoaren 2an) izango dira hizlari.

OHARRA: Mesedez, lehen bait lehen bidali zuen datuak. Otsailaren 15erako izenak bidali behar dizkiegu eta… datorren astean oporretan gaude!

Ondo pasa eta laster arte!

Flickrretik hartuta

 


Otsailaren 9an hurrengo saioa (Mintegi I)

otsaila 8, 2010

Aurreko astean egindako aparteko saioan Google Docs aplikazioarekin aritu ginen. Formularioak sortu genituen eta wikian txertatu. Gure proiekturako aplikazio honek daukan erabilgarritasuna nabaria da. Gero bakoitzak ikusi beharko du zertarako, zelan eta nortzuekin erabili nahi/ahal duen. Tresna hor dago.

Biharko saioan gure betiko dinamika berreskuratuko dugu. Alde batetik, ikastetxez ikastetxe zentro bakoitzaren egoera komentatuko dugu: zailtasunak, zalantzak…  Beste aldetik, Diagnostiko Fasearekin jarraituko dugu: zein tresna erabili (Google Docs formularioak, tresna ofizilak, beste tresna batzuk…), zelan antolatu fasea, noiz hasi…

Wikian, Sentsibilizazio Fase eta Diagnostiko Fase orrietan berri batzuk topa ditzakezue.

Bihar arte.


Otsailaren 2an hurrengo saioa (Mintegi I)

otsaila 1, 2010

Biharko saioan,  diagnostikorako inkestak burutzeko  Google Docs-en formularioak egiteko aplikazioa erabiliko dugu.

Alde batetik, Gida ofizialean dagoen tresna Google Docs formulario batera pasatzen saiatuko gara, gero denon artean behar diren moldaketak egiteko. Beste aldetik,  zuetariko batzuk beste tresna bat erabiltzeko asmoa badaukazue, ekarri ezazue eta hori landuko duzue.

Gogora ezazue Google Docsen lan egiteko GMail kontu bat behar duzuela. Ez badaukazue, egin ezazue bat hurrengo saioa baino lehenago (GMailera joan eta kontu berri bat sortu)


Urtarrilaren 26ko saioaren ostekoa

otsaila 1, 2010

Google irudietatik hartuta

Azkenengo saio honetan, aurreikuista zegoenez, Joan Vaelloren “Resolución

de conflictos en el aula” liburua aztertu genuen. Batzuk ezin zuten liburua lortu, beraz liburuarekin batera blogean txertatu genuen “Cómo dar clase a los que no quieren” bideoa ikusi eta komentatu  genuen.

Orokorrean  Vaellok egiten dituen proposamenak oso interesgarriak eta erabilgarriak iruditu zitzaizkigun, ez dira guztiz berriak baina  bai oso zentzudunak.

Hizlari honengan interesa baduzue Otsailaren 26 eta 27an Barakaldoko Berrtitzegunean  entzuteko aukera izango duzue. Barakaldo eta Ortuellako Berritzeguneek antolatzen dute ikastaro hau baina beste eskualdeetako jendeak parte hartu ahal du.  Hauxe da izena emateko orria eta hemen lortuko duzue deialdia.