Martxoaren 23an Mintegi IIko hurrengo saioa

martxoa 22, 2010

Gatazken tratamenduarekin jarraituz,  biharko saioan beste proposamen bat aztertuko dugu, hain zuzen ere GOLDEN 5 ProiektuaMª José Lerak lideratutako proiektu honetan gela eta zentroko giroa hobetzeko prestakuntza programa bat proposatzen da.

Programan “Areas Golden” izeneko atalak aztertzen dituzte:

  • Gelaren kudeaketa
  • Harremanak eraikitzen
  • Gelaren giroa
  • “Ikasteta egokitua”
  • Familia eta eskola

Geroago, gatazkei aurre egiteko protokolo ezberdinak ikusiko ditugu.

Advertisements

MARTXOAREN 8a: Emakumeen Nazioarteko Eguna

martxoa 8, 2010

Beti da momentu ona emakumeen alde jojatzeko baina gaur, bereziki, gogoratu behar dugu. Interneten hezkidetza lantzeko baliabide asko daude. Dakizuenez, gure wikian Hezkidetza orrian biltzen ari gara material eta baliabide interesgarriak.  Ezin izan dugu denbora gehiago eman gainezka gabiltzalako, baina hau ez da egun bateko lana, urte  oskoa baizik, beraz aourka apurka joango gara guztientzako materialen bilduma osatzen.

Hemen toda dezakezue Emakundeko aurtengo Kanpaina ofiziala.


Martxoaren 9an, hurrengo saioa (Mintegi I)

martxoa 8, 2010

Bihar, mintegiaren dinamika arruntarekin jarraituko dugu. 

Hasteko, aurreko asteetan jasotako formakuntzaren balorazioa egingo dugu denon artean. Miguel Angelek eta biok horren inguruan bildutako baliabide batzuk ere eramango ditugu.

Ondoren, ikastetxez ikastetxe zentro bakoitzaren egoera komentatuko dugu (erabilitako tresnak eta dinamikak, zailtasunak, zalantzak… ), bereziki Diagnostiko fasean.

Biharko saiorako, aurreikusita geneukan Gandasegiko koordinatzaileak, Nekanek,  bere zentroan Jantokia zelan kudeatzen duten azalduko zuela. Dirudienez, Nekane gaixorik dago, beraz gai hau hurrengo saio baterako utzi beharko genuke.


Martxoaren 2ko prestakuntza saioa: MIREIA URANGA

martxoa 8, 2010

Elkarbizitzari buruzko pretakuntzarekin jarraituz pasa den asteartean, martxoaren 2an, Mireia Uranga izan genuen “Gatazken Eraldaketa eta hezkuntza. Eginez Ikasi” hitzaldiarekin.

Mireiak urteak daramatza gai honetan murgilduta; hasieran Gernika Gogoratuz Elkartearen barruan eta, ondoren, bere gaia “freelance” moduan jorratzen.

Hitzaldia holan hasi zen:

“Gu enpresa pribatua bagina eta etekinengatik neurtuko bagenu, eskolak itxi egin beharko genituzke”

Esaldi hau eta  hitzaldian garatutako ideia gehienak ere Hik Hasi aldizkarian, 113 alean, Mireiarekin  egindako ekarrizketa honetan topa ditzakezue.

Dakizuenez, bideoz grabatu ziren hitzaldi biak. Berehala, bideoak eskuratzea espero dugu.