Ekainaren 1ean, azkenengo saioa

maiatza 30, 2010

 

Datorren astean Mintegiko azkenengo saioa izango dugu. Mintegi I eta MIntegi IIko partaideak bilduko ditugu saio berean.

Jota ke ibili zarete kurtsoan zehar: beldurrak, zalantzak, kezkaz… Lan handia izan da baina denon artean zama konpartitu dugu. Mintegiaren helburuetariko bat, hain zuzen ere,  zuentzat guztiontzat kabi bat izatea izan da.  Hemen zalantzak argitzen, beharrei erantzuten, kezkak arintzen… saiatu gara.

Hurrengo saioan hauxe egingo dugu:

  • Elkarbizitza Behatokia. Hau da proiektuaren barruan gehien kostatzen den atala. Aurreko urteetako jendea dagoela aprobetxatuz, haien esperientzia konpartitzea eskatuko diegu.
  • Plana amaitu baduzue, komentatu: zein helburu planteattuko dizkizue hurrengo ikasturterako?
  • Mintegiaren balorazioa
  • Datorren kurtsoari begira: mintegiaren jarraipena, iradokizunak…

Eta amaitzeko… kafea eta pastak!

Advertisements

Ikasketa kooperatiboa: saio arrakastatsua

maiatza 25, 2010

Maiatzaren 6an, Arrigorriagako Institutuan Ikasketa kooperatiboari buruzko  saioa ospar¡tu genuen. Emailea: José Ramón Lago.

Pozik gaude. Alde batetik, jende asko bildu ginelako (70 inguruko lagun) eta beste aldetik, komentario eta balorazioak oso onak ezan direlako. Agian, denbora eskasa, baina lehenengo hurbilketa egiteko oso aproposa izan zela uste dugu: emailea oso trebea, aurkezpena argia, jendearen jarrera oso partizipatiboa… Hemen ikus dezakezue ebaluazioaren emaitzak .

Horrez gain Arrigorriagako Institutuko zuzendaritza eta klaustroari eskerrak eman nahi dizkiegu, oso harrera ona egin ziguten eta.

Hona hemen, Jose Ramon Lagok erabilitako power pointa 

Horrez gain, PDF formatoan ere hemen ikus eta deskarga dezakezue.

Post-a amaitzeko Jose Ramonek saio amaitzeko erabili zuen bideo bera uzten dizugu. Goza ezazue!


Maiatzaren 4an MIntegi Iko hurrengo saioa

maiatza 3, 2010

Bihar aurreikusita zegoen azkenengo saioa izango dugu. Bakoitzak bere prozesua jarraitzen ari da, erritmo desberdinekin, baina kontuan izan beharko dugu datorren 20rako proeiktu honen memoria burutu behar dela.

Biharko saioan, zentroz zentro proiektuaren egoera aztertuko dugu, kontuan izanda proiektuan bi helburu dauzkagu: Elkarbizitza Urteko Plana osatzea eta  Elkarbizitza Behatokia eratzea. 

Horrez gain,  memoria egiteko txantiloia aurkeztuko dugu. Deialdian esaten den moduan, proiektuaren memoria egiteko Proiektuak.net web orrian agertzen den gidoia erabili behar da.

Kafea izango dugu!

Bihar arte


Apirilaren27ko Mintegi II saioaren ostekoa

maiatza 3, 2010

 

Irudiaren kreditua

Pasa den asteartean Mintegi IIko kideekin bildu ginen berriro. Aurreko saioetan tratatutako gaiarekin jaraitu genuen: gatazken eraldaketa.

Paco Casconen Procedimientos para vehicular los conflictos en los centros dokumentutik hasi ginen, berak planteatzen dituen aukerak aztertzen. Beste dokumentu hauek ere komentatu genituen:

Hau ikusi eta gero, bakoitzak bere zentroan zelan bideratzen dituen gatazkak, zein prozedura erabiltzen duten, zein protokolo jarraitzen duten… elkartrukatu genuen. Orokorrean, dokumentuetan planteatzen denarekin ados zeuden guztiak, baina gehienetan denon artean adostatzea eta sistematiztzea falta zela uste zuten. Gai honetaz prestakuntzaren beharra ere ikusten zen, ikasle, irakasle eta gurasoentzat.

Saioaren bigarren partean aurtengo planean ipinitako beste helburuen lorpen maila aztertu genuen:

  • Behatokia
  • AJAren berriztatzea