Azaroaren 23ko saioaren ostekoa

irudien kredituak

Saioaren hasieran ISE-IVEIk tratu txarrei buruz argitaratu duen txostena, Ikaskideen arteko tratu txarrak Euskadin izenekoa, aurkeztu genuen. Datuek LH eta BHko egoera islatzen dute. Hau dela eta, mintegikideen artean gaiaren inguruan eztabaida sortu zen. Oso dokumentu interesgarria denez, hurrengo post batean aspektu esanguratsuenak komentatuko ditugu.

Horren ostean, aurreikusitako edukiaz aritu ginen. Hain zuzen ere, AJAren berriztapena zelan bideratu, eta bereziki arauak eta  neurri zuzentzaileak zelan finkatu. Horretarako, AJA moldatzeko Elkarbizitza Programatik eskeinitako dokumentua,  euskeraz eta gaztelaniaz, aztertu genuen. Dokumentu honetan, “Ikasleen eskubide eta betebeharrak” dekretua ikasle, irakasle eta familiekin lan egiteko orientabideak ematen dira. Oso egokia izan ahal da lan hau burutzeko.

Bide batez, ikusi genituen Donostiako Berritzegunean portaera desegokiak zuzentzeko asmoarekin egindako tresnak eta adibideak (wikian dauzkazue). Haur eta Lehen Hezkuntzan erabiltzeko pentsatuta daude. Igorreko Eskolako koordinatzaileak  beraiek , tresna hauek erabiliz, garatu zuten prozesua azaldu zuen.

Honekin lotuta, Pentazitatearen Proiektuan, azkenengo urte hauetan,  parte hartu duten ikastetkeek planteamendu honetan proposatzen diren baliabide eta tresna batzuk azaldu zituzten (maitasungrama, sintonia, pentsa-txokoa, elkar-laguntza taldeak…). Hurrengo saioari begira, proiektu honetan Dimako Eskolan tutoretza, elkarbizitza eta arloak programazioetan lotzeko egiten ari diren lana azalduko digute.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: