Abenduaren 21ean, hurrengo saioa: Santo Tomas Eguna

abendua 20, 2010

Bihar, 2010eko azkenengo bilera izango dugu.

Bileraren lehenengo partean, Dimako koordinatzaileak, Ainhoak, bere ikastetxean tutoretza Plana eta gaitasunen garapena arloetako lanean zelan txertatu duten azalduko digu. Oso esperientzia interesgarria da.

Gero, Santo Tomas Eguna denez, lan egitetik aparte hamarretakoa egitea pentsatu dugu. Zer deritzozue?

irudiaren kreditua

Etor zaitezte guztiok! 


Abenduaren 14an, hurrengo saioa (Mintegi I)

abendua 13, 2010

Bihar, Elkarbizitza Proiektuan lehenengo pausuak ematen ari diren ikastetxeetako kordinatzaileekin bilduko gara berriro.

Aurreko saio batean Sentsibilizazio Faserako wikian bilduta dauzkagun hainbat baliabide aztertu genuen. Hortik inkesta batzuk aukeratu zenituzten eta hurrengo saio batean inkestak Google Docsen aplikazioarekin sortzen aritu ginen. Aplikazio hau, inkestak sortu eta pasatzeko zein emaitzak kudeatzeko oso erabilgarria da.

Bihar, hurrengo fasera pasatu baino lehen, ikastetxe bakoitzean zer egin duzuen eta zein momentutan zaudeten konpartituko dugu: zalantzak argitu, oztopoak gainditzeko estrategiak eman, esperientziak elkartrukatu…

Bihar arte!