Martxoaren 29an, hurrengo saioa (Mintegi II)

martxoa 25, 2011

Datorren asteartean bilduko gara berriro Berritzegunean.

Bileraren lehenengo zatian,  aurreko saioan hasitako solasaldi dialogikoari jarraipena emango diogu. Dakizuenez, Joan Vaeloren “Cómo dar clase a los que no quieren” liburuaren lehenengo bi atalak (7-31 orrialdetara)  irakurri eta komentatu genituen. Oso saio aberatsa izan zen.

Hurrengo bileran “La gestión de la clase”  (33-48 orrietara) atala landuko dugu. Gogoratu prozedura zein den: irakurri, bereziki zure intereseko hitzak edota esaldiak azpimarratu eta komentariren bat idatzi.

E-mail baten bitartez esan genizuen bezala, liburua berriro argitaratu dute, beraz lortzeko ez dago arazorik.

Sosaldia amaitu eta gero, gatazkak tratatzeko bitartekaritza teknikari buruzko aurkezpen bat egingo dugu gaiari hasiera emateko.

Laster arte!

Advertisements

“Gatazka eta gatazkarako hezitzea: proposamen bat gure elkarbizitza planerako” Elkarbizitzari buruzko IV Jardunaldiak

martxoa 24, 2011
Aurreko urteetan bezala, Elkarbizitza Programatik prestakuntza berezia eskeintzen da Elkarbizitza Proiektuan lanean aritzen zaretenentzat.
Hau dela eta, 2011ko apirilaren 12 eta 13 an, “Elkarbizitzari buruzko IV. Jardunaldiak” ospatuko dira,  “Gatazka eta gatazkarako hezitz

ea: proposamen bat gure elkarbizitza planerako” izenburupean.
Emailea, Paco Cascón Soriano, Bartzelonako Autonoma Unibertsitatean “Pakearen kultura “diplomaturaren irakaslea da “Pakea ete Giza eskubideak “ Unesco Katedraren barnean.
Deialdian agertzen den moduan, ekintza honen xede nagusia, Elkarbizitza planen kalitatea sustatzea da.
Bi egun hauetan, elkarbizitza, gatazka eta biolentzia kontzeptuak jorratuko dira. Baita Elkarbizitza Planen garapenean tresna hezitzailek txertatzeko proposamenak ere ezagutzeko aukera izango da.
Jardunaldietan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Hemen duzue esteka zuzena.
Izena emateko epea : 2011eko martxoaren 21tik apirilaren 5a arte.
Onartuen zerrenda apirilaren 7an publikatuko da Berritzegune Nagusiaren web gunean.
Jardunaldiak Bilboko Konsterbatorioan izango dira 9:30- 14:30 ordutegiarekin.
Bitartean, hona hemen Paco Casconek Gasteizen emandako hitzaldi baten bideoa. Irudiak kalitate txarra dauka baina edukia oso interesgarria da:
Beste esteka interesgarri batzuk: