Azaroaren 6an, hurrengo saioa: Gatazkeen aurrean zer egiten dugu?

urria 31, 2012

Elkarbizitza Planaren barruan gatazkeen tratamendua ere sartu behar dugu. Zuetariko batzuk  Elkarbizitza Urteko Planean finkatu duzuen helburu bat zera izan da: gatazkak konpontzeko protokoloak edota prozedurak lantzea.

Hona hemen, adibide moduan, Kurtzeberri Ikastetxean bere Elkarbizitza Planean finkatutako Gatazkeen inguruko atala: oso zehaztuta eta osatuta dago.

Igorreko Eskolak ere gurekin konpartitu zuen ikasleekin arauak eta neurri zuzentaileak finkatzeko landutako dokumentua.

Mintegiko saioan hauxe egingo dugu:

  • ikastetxe bakoitzean adostatutako arauak eta neurri zuzentzaileak edota jarraitzen dire prozedurak elkartrukatu eta aztertuko.
  • Horren arabera hutsuneak eta beharrak detektatu eta helburuak finkatu
  • Mintegian, denon artean, tratatzeko edukiak zehaztu

Baina hau guztia marko batean kokatu behar dugu. Gatazkak kudeatzeko dauden estrategia desberdinak ezagutu. Beheko piramiden ikusten denez, aukera desberdinak daude. Non kokatzen dugu gure ikastetxea?

Advertisements

Urriaren 23ko saioaren ostekoa: Elkarbizitza Plana eta behatokiaren inguruan

urria 28, 2012

Atzo 11 lagun bildu ginen Elkarbizitza Plana eta Behatokiari buruzko aurkezpen orokorra egiteko. Batzuentzat errepasoa izan zen, beste batzuetan, aldiz, berria. Markoa azaldu zen, ibilbidea markatu eta hainbat baliabide eskeini (Gida ofizialenak eta beste asko) . Bide batez, gure arteko elkartrukaketak eman ziren gaiaren inguruan:  zein egoeretan zegoen ikastetxe bakoitza, zeintuzk ziren oztopo handienak…, bereziki behatokia osatzeko edota martxan jartzeko.

Hemen uzten dizuegu erabili genuen aurkezpena eta karpetan emandako gidoia beteta informazio osoa eskura izateko.


Urriaren 23an, hurrengo saioa: Elkarbizitza Plana eta Behatokia

urria 21, 2012

Urriaren 23ko saioan, Elkarbizitza Urteko Plana eta Behatokiaren planteamendu orokorra aztertuko dugu, bereziki jende berriei begira. Kasu batzuetan bai Plana bai behatokia egin barik daukazue eta orientabideak behar dituzue. Beste kasu batzuetan, eginda izan arren, zuek berriak zarete ikastetxean edota ardura honetan eta, beste gai espezifikoagoetan sartu baino lehen, marko orokorra ezagutu behar duzue. Hau dela eta, hurrengo saioan hauxe landuko dugu:

  • Elkarbizitza Urteko Plana: zer da, nortuzk hartzen dute parte, zelan antolatu lana, faseak eta ekoizpena
  • Elkarbizitza Behatokia: zer da, funtzioak, partaideak, funtzionamendua

Bitartean, hemen daukazue Eusko Jaurlaritzak argitaratu zuen Gida. Horrez gain,  badakizue gure wikian, Elkarbizitza Urteko Plana: tresnak eta Elkarbizitza Behatokia ataletan honi buruzko informazioa eta hainbat baliabide topa ditzakezue.


Urriaren 2ko saioaren ostekoa

urria 10, 2012

Urriaren 2an bildu ginen Berritzegunean Elkarbizitza Mintegia berriro martxan jartzeko. Ikastetxe batzuk jarraitzen dute beste batzuk bueltatu dira -urte batzuetan etorri barik- eta beste batzuk berriak dira taldean.

Ikastetxe bakoitzak bere prozesua jarraitu du Elkarbizitza Plana egiteko eta ibilbide desberdinak ere planteatu dituzte elkarbizitza hobetzeko. Laguntza puntualak ikastetxean bertan eskeini arren, mintegian komunak diren gaiak tratatzea da gure asmoa.
Hauexek dira zuek proposatu dituzuenak:

  • Gatazken tratamendua, arauak (AJA), protokoloa
  • Familien inplikazioa
  • Irakasleak nola inplikatu

Beste aldetik, kontuan izanda aurtengo kurtso hasierako LHko ebazpenean jada kontenplatzen dela OMRko kide batek Hezkidetzaren ardura hartu behar duela komenigarria ikusten da gai honi saioren bat eskeintzea.

Dakizuenez, iaz Bilboko Berritzegune Nagusian MIntegia bat eskeini zen Garatu programaren barruan gai hau lantzeko. Ideia da  berdintasunaren alde eta genero-indarkeriaren prebentziorako helbururen bat ere zehaztu behar dela Elkarbizitza Planean. Hau dela eta, iaz eskeini zen hezkidetza MIntegi bat, eta aurten bi egongo dira: iazkoaren jarraipena eta beste bat hasierakoa.  Gure eskualdeko ikastetxe batzuk parte hartu zuten iazko mintegian, beraz interesgarria iruditzen zaigu gai hau lantzea eta gure inguruko esperientziak ezagutzea. Honetarako, beraz, saioren bat erabiliko dugu.

Horrez gain, jende berriei begira bereziki urriaren 23an saio bat egingo dugu Elkarbizitza Plana eta Behatokiari buruz: markoa azaldu, faseak aztertu eta Behatokiaren funtzioak eta partaideak zeintzuk diren argituko dugu.

Dena den, aktan saioari buruzko informazio osoa topatuko duzue. Egutegia ere hemen uzten dizuegu.

Laster arte


Urriaren 2an, berriro martxan

urria 1, 2012

Azkenengo 4 urte hauetan Elkarbizitza Mintegia eskeini dugu Elkarbizitza Urteko Planarekin lotuta, plana burutzeko edota plana martxan jartzeko. Badakigu ze zaila den zuentzat elkarbizitza plana aurrera eramatea ikastetxeetan (denbora gutxi, lan asko, erresistentzia handiak…), horregatik urtez urte saiatu gara mintegian laguntza eta bakliabideak eskeintzen.

Iaz, teorian, planak egiteko epea amaitu zen eta momentu egokia iruditu zitzaigun mintegiari buruzko aurreikuspenak jasotzeko. Beraz, aurreko ikasturtean, ekainean, galdetegi bat pasatu genizuen mintegiari begira zuen interesak eta beharrak jasotzeko asmoz. Erantzun zenuten guztiek mantentzearen alde agertu zineten eta mintegian lantzeko zuen intereseko gaiak aipatu zenituzten.

Hau dena kontuan hartuta, gure asmoa  mintegia mantentzea da. Alde batetik, nahiz eta epea amaituta egon plana burutu barik dauzkatenei laguntza emateko, eta beste aldetik, plana martxan jarri nahi dutenei ere orientabideak eta baliabideak eskeintzeko. gainera, aurten Ebazpenetan, hezkidetzari buruzko lanketa zehazten da: arduradun bat egon behar da eta Elkarbizitza Planean hezkidetza lantzeko helbururen bat agertu behar da.

Hau dela eta, Elkarbizitza Mintegia berriro jartzen dugu martxan eta urrriaren 2an izango dugu lehenengo saioa. Saio honetan iaz eta aurten adierazitako interesak eta zuen egoerak ikusita, mintegiaren lan plana osatuko dugu eta 2012-13 egutegia finkatu.

Laster arte!