Azkenengo 4 urte hauetan Elkarbizitza Mintegia eskeini dugu Elkarbizitza Urteko Planarekin lotuta, plana burutzeko edota plana martxan jartzeko. Badakigu ze zaila den zuentzat elkarbizitza plana aurrera eramatea ikastetxeetan (denbora gutxi, lan asko, erresistentzia handiak…), horregatik urtez urte saiatu gara mintegian laguntza eta bakliabideak eskeintzen.
Iaz, teorian, planak egiteko epea amaitu zen eta momentu egokia iruditu zitzaigun mintegiari buruzko aurreikuspenak jasotzeko. Beraz, aurreko ikasturtean, ekainean, galdetegi bat pasatu genizuen mintegiari begira zuen interesak eta beharrak jasotzeko asmoz. Erantzun zenuten guztiek mantentzearen alde agertu zineten eta mintegian lantzeko zuen intereseko gaiak aipatu zenituzten.
Hau dena kontuan hartuta, gure asmoa mintegia mantentzea da. Alde batetik, nahiz eta epea amaituta egon plana burutu barik dauzkatenei laguntza emateko, eta beste aldetik, plana martxan jarri nahi dutenei ere orientabideak eta baliabideak eskeintzeko. gainera, aurten Ebazpenetan, hezkidetzari buruzko lanketa zehazten da: arduradun bat egon behar da eta Elkarbizitza Planean hezkidetza lantzeko helbururen bat agertu behar da.
Hau dela eta, Elkarbizitza Mintegia berriro jartzen dugu martxan eta urrriaren 2an izango dugu lehenengo saioa. Saio honetan iaz eta aurten adierazitako interesak eta zuen egoerak ikusita, mintegiaren lan plana osatuko dugu eta 2012-13 egutegia finkatu.
Laster arte!