Urriaren 2ko saioaren ostekoa

Urriaren 2an bildu ginen Berritzegunean Elkarbizitza Mintegia berriro martxan jartzeko. Ikastetxe batzuk jarraitzen dute beste batzuk bueltatu dira -urte batzuetan etorri barik- eta beste batzuk berriak dira taldean.

Ikastetxe bakoitzak bere prozesua jarraitu du Elkarbizitza Plana egiteko eta ibilbide desberdinak ere planteatu dituzte elkarbizitza hobetzeko. Laguntza puntualak ikastetxean bertan eskeini arren, mintegian komunak diren gaiak tratatzea da gure asmoa.
Hauexek dira zuek proposatu dituzuenak:

  • Gatazken tratamendua, arauak (AJA), protokoloa
  • Familien inplikazioa
  • Irakasleak nola inplikatu

Beste aldetik, kontuan izanda aurtengo kurtso hasierako LHko ebazpenean jada kontenplatzen dela OMRko kide batek Hezkidetzaren ardura hartu behar duela komenigarria ikusten da gai honi saioren bat eskeintzea.

Dakizuenez, iaz Bilboko Berritzegune Nagusian MIntegia bat eskeini zen Garatu programaren barruan gai hau lantzeko. Ideia da  berdintasunaren alde eta genero-indarkeriaren prebentziorako helbururen bat ere zehaztu behar dela Elkarbizitza Planean. Hau dela eta, iaz eskeini zen hezkidetza MIntegi bat, eta aurten bi egongo dira: iazkoaren jarraipena eta beste bat hasierakoa.  Gure eskualdeko ikastetxe batzuk parte hartu zuten iazko mintegian, beraz interesgarria iruditzen zaigu gai hau lantzea eta gure inguruko esperientziak ezagutzea. Honetarako, beraz, saioren bat erabiliko dugu.

Horrez gain, jende berriei begira bereziki urriaren 23an saio bat egingo dugu Elkarbizitza Plana eta Behatokiari buruz: markoa azaldu, faseak aztertu eta Behatokiaren funtzioak eta partaideak zeintzuk diren argituko dugu.

Dena den, aktan saioari buruzko informazio osoa topatuko duzue. Egutegia ere hemen uzten dizuegu.

Laster arte

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: