Urriaren 23ko saioan, Elkarbizitza Urteko Plana eta Behatokiaren planteamendu orokorra aztertuko dugu, bereziki jende berriei begira. Kasu batzuetan bai Plana bai behatokia egin barik daukazue eta orientabideak behar dituzue. Beste kasu batzuetan, eginda izan arren, zuek berriak zarete ikastetxean edota ardura honetan eta, beste gai espezifikoagoetan sartu baino lehen, marko orokorra ezagutu behar duzue. Hau dela eta, hurrengo saioan hauxe landuko dugu:
- Elkarbizitza Urteko Plana: zer da, nortuzk hartzen dute parte, zelan antolatu lana, faseak eta ekoizpena
- Elkarbizitza Behatokia: zer da, funtzioak, partaideak, funtzionamendua
Bitartean, hemen daukazue Eusko Jaurlaritzak argitaratu zuen Gida. Horrez gain, badakizue gure wikian, Elkarbizitza Urteko Plana: tresnak eta Elkarbizitza Behatokia ataletan honi buruzko informazioa eta hainbat baliabide topa ditzakezue.
Advertisements