Abenduaren 4an, hurrengo saioa: jolastoki eta jantokiko arautegia

azaroa 30, 2012

Aurreko saioan gatazken aurrean jokaera desberdinak aztertu genituen: ea protokoloak ezarrita ditugun, zelan eratu ditugun, zelan aplikatzen ditugun…

Ikusi dugunez, gatazkak bereziki jolastokian eta jantokian sortu omen dira, beraz, egoera eta espazio hauetan daukagun arautegiaz kezkatuta gaude. Hau dela eta, hurrengo saioan eremu hauetan zentratuko gara.

https://i1.wp.com/www.hoyjerezdeloscaballeros.es/archivos/201205/escolares-de-educacion-infantil-jugando-en-el-patio-del-centro-300xXx80.jpghttps://i1.wp.com/www.salesianosaranjuez.es/misgalerias/Infantil-Primaria/pa040010.jpg

Jolastokiko arautegiari buruz hausnarketa eta gure arteko elkartrukaketarako JOLASTOKIEN ERABILERARAKOPROTOKOLOA DOKUMENTUA erabiliko dugu.

Material osagarri bezala Zamakola Eskolak patioaren antolaketaren adibidea  eta beste bi ikastetxeetako esperientzia berriztatzaileak ikusiko ditugu

Horrez gain, patioan jolasteko joku egokiak orrialde honetan aurkitu dituzue: juegos al aire libre (GandasegiLHI)

Jantokiari dagokionez, Gandasegin egindako lana luzatu dizuegu

Advertisements

Azaroak, 25: Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Eguna

azaroa 26, 2012

Gai hau edozein momentutan landu behar izan arren, data aprobetxatzen dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako lanaren beharra gogoarazteko. Irakaskuntzan daukagun bidea hezkidetza da.

Hainbat baliabide daude gai hau gelan tratatzeko. Gaur, hemen  errefrentzia batzuk uzten dizkizuegu eta esperientzia baten berria:

Eta bideo bat. Agian ezagutuko duzue Ibai Pujanak Igorreko Institutuko ikasleen kolaborazioarekin egindakoa bideo hau. Oso adierazgarria da eta ikasleekin lan egiteko oso baliabide emankorra. Egileek esaten duten bezala: “Laburmetrai honek, gazteen artean, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentziorako tresna izan nahi du, betiere, haien ikuspuntutik abiatuta. Neska gazte batek, bere egunerokotasunean eta eszena desberdinetan, bikotearengandik pairatzen dituen kontrol egoerak isladatzen dira”.


Azaroaren 6ko saioaren ostekoa

azaroa 13, 2012

Aurreko saio batean ikusi genuen moduan, Elkarbizitza Planaren barruan gatazken tratamenduaren atala ere agertu behar da. Beraz, lan honetan sartu gara eta azkenengo saioan gaztezken ebazpenaren inguruko lehenengo hausnarketa egin dugu.

Hasteko, mintegikideen esperientziak elkartrukatu genituen. Guztiok dauzkazue arauak, neurri zuzentzaileak eta protokoloak finakatuta (AJA bere garaian berriztu behar izan zen eta) baina zelan eta nortzuk egin dute desberdina da. Kasu batzuetan dekretuan agertzen zen moduan islatu dira, beste kasu batzuetan gehiago landu dira, zehaztu eta egokitu. Kasu batzuetan ikasleek eta familiek parte hartu dute, beste kasu batzuetan ez. Beraz, gehienetan atal hau osatu edota hobetu behar da.

Hau dela eta, bi adibide aztertu genuen: Kurtzeberrikoa eta Dimako Plana eta Eguneroko bizikidetzaren kudeaketa. Bai batean eta bestean jarraitzen duten egitura eta prozedura baliogarriak suertatu ziren bakoitzak berea egiteko.

Amaieran, hurrengo saioetarako bi lan hildo agertu ziren:

  • jantoki eta patioen erabilera (patioaren antolaketa, jantokirako protokoloak… ) bereziki tratatu nahi duzue hurrengo saioan (kasualidadez, gai hau aztertuko da lehen hezkuntzarako Hezkidetza Mintegiko hurrengo saioan ere, azaroaren 22an).
  • Paco Casconen piramidea ikusita normalean goiko estrategietan mugitzen garela kontutatu ginen, beraz, hor agertzen diren beste estrategiak apurka apurka aztertzen joatea interesgarria iruditu zaizue

Elkarbizitza Mintegia Hezkidetza Mintegiarekin oso lotuta dagoenez, aipatu zen hurrengo saioa joateko aukera. Hona hemen hurrengo saioaren datak:

AKTAn ikus dezakezue saioan tratatutakoaren laburpen osoa.