Maiatzaren 7an, hurrengo saioa: Harrera Plana osatzen II

maiatza 3, 2013

 

Aurreko saioan hasitako lanarekin jarraituko dugu, hau da, Talde kohesio lortzeko eremu desberdinetako jardueren planifikatzea eta sekuentziatzea HH 2 urtetik DBHraino.

 

Honetarako, aurrekoan bezala, hiru talde osatuko ditugu (Haur Hezkuntza, LH 1. eta 2. zikloa, Lh 3. zikloa eta DBH) eta Paco Casconen Jolasaren alternatiba 1 eta liburuak erabiliko ditugu.

Horrez gain, Ikasketa kooperatiboan erabiltzen ditugun  talde kohesiorako hainbeste dinamika ere luzatuko dizuegu txostenetan txertatzeko apropos ikusten baditugu.

Gogoratu bigarren hezkuntzakoek eraman zenituzten txostenak ekarri behar dituzuela lanarekin jarraitzeko. Beste aldetik, prozesua arintzeko, zuen artean eremuak banatu zenituzten, bakoitzak batetaz arduratzeko. Beraz, saia zaitezte, ahal den neurrian, landuta ekartzen.

 


Babestuta: Apirilaren 9ko saioaren ostekoa: materiala

apirila 19, 2013

Edukia pasahitzarekin babestuta dago. Ikusteko, idatzi ezazu zure pasahitza:


Martxoaren 5ean, hurrengo saioa: Kohesio dinamikak praktikatzen

martxoa 1, 2013

Hurrengo saioa, martxoaren 5ean, oso saio praktikoa egingo dugu. Hain zuzuen ere, Paco Casconek proposatzen duen Harrera Plana burutzeko egokiak diren eremu bakoitzerako (aurkezpena, ezagupena, atxikimendua, konfidantza…) dinamika desberdinak  praktikan jarriko ditugu. 

Saioan aipatutako artikulua (“Educar en y para el conflicto”) ere irakurtzen joan, hurrengo saio batean aztertuko dugu eta.

Eta lasai egon! Dinamikak egiteko ez da beharrezkoa forman egotea eta.


Otsailaren 19ko saioaren ostekoa

otsaila 26, 2013

Aurreko saioan, Paco Casconen ikastarotik jasotako informazioarekin beheko postean argitarautako “Gatazkan eta gatazkarako hezi” aurkezpena osatu dugu. Saioan bertako edukia helarazi eta komentatu genuen, besteak beste hurrengo puntuak jorratuz:

  • Oinarrizko ideia batzuk
    • Gatazkari buruzko sinesmenak
    • Gatazkaren prozesua
    • Gatazkaren aurrean jarrera desberdinak
    • Biolentzia motak
  • Gaztakak kudeatzeko tresnak: piramidea
    • Probentzio kontzeptua eta garapena: dinamikak

Saioa girotzeko, hasieran, ikastaroan egindako “ezagutza dinamika” bat praktikan jarri genuen, hain zuzen ere, “Animalien masajea”.

Goiko edukina azaldu eta gero, Probentzio kontzeptua aztertzera jo genuen, konkretuki horren barruan dagoen lehenengo urratsa: Talde kohesioa (aurkezpena, , ezagutza, atxikimendua eta konfidantza). Honetarako Paco Casconek proposatzen duen Harrera Plana aztertzen hasi ginen.

provencion

Aktan saioaren garapen zehatzagoa ikusteko aukera izango duzue.


Otsailaren 19an, hurrengo saioa: Gatazkan eta gatazkarako hezi

otsaila 18, 2013

Saio honetan, Paco Casconekin egindako ikastaro-tailerraren berri emango dizuegu.

Hasteko, hona hemen ikastaroan jasotako idei nagusiei buruzko aurkezpena:

Dokumentu honetan Pacok gaiari buruz eman zituen hainbat erreferentzia topatuko duzue.

Beste aldetik, tailerra izan zenez, dinamika eta ariketa praktiko asko egin genituen, eta berak proposamen interesgarriak egin zituen ikastetxeetan lan egiteko. Hori guztia, saioan ere, zuekin konpartituko ditugu.


Abenduaren 4ko saioaren ostekoa

abendua 20, 2012

Aurreko saioan jolastokien erabilera, antolaketa eta arautegiari buruz ikastetxeen arteko elkartrukaketa egin genuen. Hemen uzten dizuegu bileran tratatutakoaren laburpena (elkarbizitza mintegia abenduak 4 4.AKTA)

Pendiente geratu zen hurrengo saiorako patioaren erabilera hezitzailearen bi adibide  aztertzea. AULA aldizkariaren artikuluetan azalduta daude. Artikuluak banatu izan arren, blogena ere eskegitzen ditugu: bi ikastetxeetako esperientzia berriztatzaileak .

Material osagarri bezala Zamakola Eskolak patioaren antolaketaren adibidea  ere ikus dezakezu.

Hurrengo saioan, urtarrilaren 8an, horrez gain, jantokiaren antolaketan eta arautegian arituko gara.

Besterik gabe…

…Gabon Zoriontsuak izan!!


Apirilaren 20an, hurrengo saioa: bitartekaritza praktikatzen

apirila 16, 2012

Oporrak pasatu eta gero hemen gaude berriro jota ke:

Biharko saioan azkenengoetan bitartekaritzari buruz ikasitakoa praktikan jartzen saiatuko gara.

Horretarako, erabili dugun “Miguel siempre llega tarde” dokumentuan “Casos para simular mediaciones” atalean Juan Luis-Ruben gatazka (ikasle-ikasle) oinarritzat hartuta bitartekaritza prozesua, pausuz pausu, praktikan jarriko dugu. Batzuk ikasleak izango dira eta beste batzuk bitartekariak.

Bitartekarien papera egingo dutenek materialean agertzen diren ondoko gidoiak erabiliko dituzte:

  • 10. dokumentua: “Guión para la premediación”
  • 11. dokumentua: “Guía rápida para la sesión de mediación (mediadores”
  • 12. dokumentua: “Registro del proceso de mediación (mediadores)”