Otsailaren 19ko saioaren ostekoa

otsaila 26, 2013

Aurreko saioan, Paco Casconen ikastarotik jasotako informazioarekin beheko postean argitarautako “Gatazkan eta gatazkarako hezi” aurkezpena osatu dugu. Saioan bertako edukia helarazi eta komentatu genuen, besteak beste hurrengo puntuak jorratuz:

  • Oinarrizko ideia batzuk
    • Gatazkari buruzko sinesmenak
    • Gatazkaren prozesua
    • Gatazkaren aurrean jarrera desberdinak
    • Biolentzia motak
  • Gaztakak kudeatzeko tresnak: piramidea
    • Probentzio kontzeptua eta garapena: dinamikak

Saioa girotzeko, hasieran, ikastaroan egindako “ezagutza dinamika” bat praktikan jarri genuen, hain zuzen ere, “Animalien masajea”.

Goiko edukina azaldu eta gero, Probentzio kontzeptua aztertzera jo genuen, konkretuki horren barruan dagoen lehenengo urratsa: Talde kohesioa (aurkezpena, , ezagutza, atxikimendua eta konfidantza). Honetarako Paco Casconek proposatzen duen Harrera Plana aztertzen hasi ginen.

provencion

Aktan saioaren garapen zehatzagoa ikusteko aukera izango duzue.

Advertisements

Urtarrilaren 8ko saioaren ostekoa

urtarrila 18, 2013

Aurreko saioan egindakoaren laburpenean tratatu genituen gaiak eta erabili genituen materialak ikus ditzakezue.

Dakizuenez, Hezkidetza Mintegian landutako material batzuk aurkeztu genituen. Aktan dokumentuetara estekak ere dauzkazue. Lagin moduan hona hemen ipuintxo bat:

View this document on Scribd

Otsailaren lehenengo astean, Paco Casconekin “Educar en y para el conflicto” Ikastaroan parte hartzeko batzuek aukera izan dugu (Irenek eta Arizko Ikastolako Maitek), beraz, hurrengo saioaren data aldatu dugu. Gure egutegian otsailaren 5eko saioa 19ra pasatu dugu. Horrela, 19saioan kontatuko dizuegu zer landu dugun eta ikastaroan landutako materailak konpartituko ditugu. Bitartean, nahi baduzue Casconen zerbatit irakurtzeko, hona hemen artikulu pare bat:


Azaroak, 25: Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Eguna

azaroa 26, 2012

Gai hau edozein momentutan landu behar izan arren, data aprobetxatzen dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako lanaren beharra gogoarazteko. Irakaskuntzan daukagun bidea hezkidetza da.

Hainbat baliabide daude gai hau gelan tratatzeko. Gaur, hemen  errefrentzia batzuk uzten dizkizuegu eta esperientzia baten berria:

Eta bideo bat. Agian ezagutuko duzue Ibai Pujanak Igorreko Institutuko ikasleen kolaborazioarekin egindakoa bideo hau. Oso adierazgarria da eta ikasleekin lan egiteko oso baliabide emankorra. Egileek esaten duten bezala: “Laburmetrai honek, gazteen artean, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentziorako tresna izan nahi du, betiere, haien ikuspuntutik abiatuta. Neska gazte batek, bere egunerokotasunean eta eszena desberdinetan, bikotearengandik pairatzen dituen kontrol egoerak isladatzen dira”.


Urriaren 23an, hurrengo saioa: Elkarbizitza Plana eta Behatokia

urria 21, 2012

Urriaren 23ko saioan, Elkarbizitza Urteko Plana eta Behatokiaren planteamendu orokorra aztertuko dugu, bereziki jende berriei begira. Kasu batzuetan bai Plana bai behatokia egin barik daukazue eta orientabideak behar dituzue. Beste kasu batzuetan, eginda izan arren, zuek berriak zarete ikastetxean edota ardura honetan eta, beste gai espezifikoagoetan sartu baino lehen, marko orokorra ezagutu behar duzue. Hau dela eta, hurrengo saioan hauxe landuko dugu:

  • Elkarbizitza Urteko Plana: zer da, nortuzk hartzen dute parte, zelan antolatu lana, faseak eta ekoizpena
  • Elkarbizitza Behatokia: zer da, funtzioak, partaideak, funtzionamendua

Bitartean, hemen daukazue Eusko Jaurlaritzak argitaratu zuen Gida. Horrez gain,  badakizue gure wikian, Elkarbizitza Urteko Plana: tresnak eta Elkarbizitza Behatokia ataletan honi buruzko informazioa eta hainbat baliabide topa ditzakezue.


ELKARBIZITZAREN INGURUKO BALIABIDEEN BILDUMA

maiatza 14, 2012

Askotan, zuetariko batzuk elkarbizitzari buruzko bibliografia edota baliabideen bilduma eskatu duzue. Hau dela eta, gaur Berritzegune guztien artean egindako baliabideen bilduma bat eskeintzen dizuegu.

irudiaren kreditua

Mintegian aurkeztu eta komentatuko dugu, esanguratsuenak azpimarratuz. Lagungarria izatea espero dugu.


Elkarbizitza autodiagnostikoa egiteko tresna berri bat

apirila 23, 2012

Azken urte hauetan, Elkarbizitza proeiktuaren barruan, elkarbizitza diagnostikoa ikastetxeetan egin duzue. Horretarako Elkarbizitza Programatik eskeinitako tresnak erabili dituzue gehien bat.

Baina Elkarbizitza proiektua bizirik egoteko noizbehinka ikastetxearen egoera berrikuspenera zabalik egon behar da. Hau errazteko tresna berri bati buruz jasotako informazioa konpartitu nahi dugu zuekin.

Eskola Bakeguneren eskuz Heziketa-Ministerioko Eskola-Elkarbizitzarako Estatuko Behatokiak,  Autonomia-Erkidegoen laguntzaz,  eskola-elkarbizitzako autodiagnostikoa egiteko tresna berri bat eskeintzen duela jakin dugu.

Tresna hau Bigarren Hezkuntzarako zuzenduta dago eta euskeraz eta erderaz erabil daiteke.

Teknikoki lana koordinatzen ari da Complutense Unibertsitatearen Prebentzio-Psikologia Unitatearen María José Díaz-Aguado. Web orri honetan topa dezakezue tresna honen informazio osoa:  helburuak,    galdetegiak, erabiltzeko jarraibideak, adibideak, eta abar.

Begirada bat ematera gonbidatzen zaituztegu zuen ikastetxeetan erabilgarri izan daitekeelakoan.

irudiaren jatorria

ELKARBIZITZA IV JARDUNALDIAK: ELKARBIZITZA SAREAN

martxoa 19, 2012

Pasa den astean, martxoaren 5 eta 6an, Elkarbizitza sarean Jardunaldietan egon ginen.

Gaia oso interesgarria izan zen, pil-pilean dagoen egoera baten azterketa: zelan elkar bizi sarean.

Gaur egun, sarea da gure ikasleentzat testuinguru erreala eta egunerokoa, gure ikasleen 14 urteko %90a  eta 17 urteko %95a giza sareetan daude (Tuenti eta Facebooken) eta   gazte hauen %70a interneten ibiltzen bakarrik ikasten dute, inolako laguntza ezta orientazio barik. Zein da egoera honetan gure ardura?

Hau dela eta, Rosario del Reyk  eta José Antonio Casasek  ConRed proiektua aurkeztu zuten. Proiektua hau Rosario Ortegarekin batera egin dute Daphne Programa baten barruan lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako ikasleriarekin internet eta giza sareen erabilera segurua lortzeko.

Hemen uzten dizkizuegu jardunaldietan, tailerretan landutako bi dokumentu eta haiek gomendatu zuten liburu bat:

Dena den, azken bolada honetan, gai honekin lotuta hainbat dokumentu edota baliabide sortu dira. Dossier honetan ikus ditzakezue batzuk.