Ekainaren 4an, hurrengo saioa: Harrera Plana III

maiatza 30, 2013

irudiaren kreditua

Aurreko saioetan hasitako lanarekin jarraituko dugu, hau da, Talde kohesio lortzeko eremu desberdinetako jardueren planifikatzea eta sekuentziatzea HH 2 urtetik DBHraino, Paco Casconek Probentzio planteamenduaren barruan prosatzen duen Harrera Plan eredu bat osatzeko.

Honetarako, aurrekoan bezala, hiru talde osatuko ditugu (Haur Hezkuntza, LH 1. eta 2. zikloa, Lh 3. zikloa eta DBH) eta Paco Casconen Jolasaren alternatiba 1 eta liburuak erabiliko ditugu.

Horrez gain, Ikasketa kooperatiboan A Eremuan erabiltzen ditugun beste dinamikak ere aipatu genituen.  EL PROGRAMA CA/AC (“Cooperar para Aprender / Aprender a Cooperar”) PARA ENSEÑAR A APRENDER EN EQUIPO. Implementación del aprendizaje cooperativo en el aula liburu honetan sakonki azaltzen dira ikasketa kooperatiboko eremu guztiak. A Eremuko kohesio dinamikak oso zehatz azaltzen dira, aplikazio adibideak ikus daitezke eta normalean erabiltzen ditugun baina askoz gehiago agertzen dira (ikusi 45-77 orrialdeak). Dokumentua euskaratuta ere hemen daukazueIKASKUNTZA KOOPERATIBOA, Pere Pujolàs.


Maiatzaren 7an, hurrengo saioa: Harrera Plana osatzen II

maiatza 3, 2013

 

Aurreko saioan hasitako lanarekin jarraituko dugu, hau da, Talde kohesio lortzeko eremu desberdinetako jardueren planifikatzea eta sekuentziatzea HH 2 urtetik DBHraino.

 

Honetarako, aurrekoan bezala, hiru talde osatuko ditugu (Haur Hezkuntza, LH 1. eta 2. zikloa, Lh 3. zikloa eta DBH) eta Paco Casconen Jolasaren alternatiba 1 eta liburuak erabiliko ditugu.

Horrez gain, Ikasketa kooperatiboan erabiltzen ditugun  talde kohesiorako hainbeste dinamika ere luzatuko dizuegu txostenetan txertatzeko apropos ikusten baditugu.

Gogoratu bigarren hezkuntzakoek eraman zenituzten txostenak ekarri behar dituzuela lanarekin jarraitzeko. Beste aldetik, prozesua arintzeko, zuen artean eremuak banatu zenituzten, bakoitzak batetaz arduratzeko. Beraz, saia zaitezte, ahal den neurrian, landuta ekartzen.

 


Babestuta: Apirilaren 9ko saioaren ostekoa: materiala

apirila 19, 2013

Edukia pasahitzarekin babestuta dago. Ikusteko, idatzi ezazu zure pasahitza:


Apirilaren 9ko saioaren ostekoa

apirila 19, 2013

Saio honetan, informazio desberdinak luzatzeaz gain, gure lan proposamenean aritu ginen,  hau da, Paco Casconek ikasturteko lehenengo egunetarako proposatzen duen Harrera Plana lantzen.

Harrera Plana ikastetxe bakoitzean egin eta praktikan jarri behar den plan bat izan arren, mintegian, denon artean, Harrera Plan eredu bat egitea oso lagungarria izan ahal dela uste izan dugu. Beraz, etapetako taldeka banatuta, Casconen Jolasaren alternatiba 1 eta 2 liburuak erabiliz hasi ginen eremu desberdinetako dinamikak ezagutzen, aukeratzen eta sekuentzitzen.  Aktan ikus dezakezue saioaren laburpena eta hurrengo post batean (pasahitzarekin babestuta) eskegiko dugu materiala bera.

Gustora ibili ginen lanean baina  hasi baino ez dugu egin. Beraz, hurrengo saioan bide horretatik jarraituko dugu. Lana amaituta dagoenean, aholkulariok forma emango diogu dokumentuari. Hurrengo pausua ikastetxeetan eman beharko duzue: zuen errealitatera egokitzea. Horrela, holako plan bat aurrera eramateko interesatuta egonez gero ez duzue zerotik hasi behar. Eta edozien kasutan, ez baduzue asmorik Casconek ulertzen duen moduan Harrera Planik egiteko, baduzue, beste planteamendu baten barruan (ikasturtean zehar tutoretzetan, adibidez), talde kohesioa lantzeko hainbat baliabide antolatuta.

irudiaren kreditua

Apirilaren 9an, hurrengo saioa: Harrera Plana osatzen

apirila 7, 2013

Aurreko saioan, Gatazkan eta gatazkarako hezi gaiarekin lotutako Paco Casconek proposatzen duen Harrera Plana burutzeko egokiak diren eremu bakoitzerako dinamika desberdinak  praktikan jarri genituen, bereziki talde kohesioari dagozkionak (ikusi Martxoaren 5eko saioaren ostekoa) .

Dakizuenez, Pacok proposatzen duena zera da: ikasturteko lehenengo 3 egunetan, talde kohesioa lortzeko asmoz, Harrera Plan bat burutzea gela guztietan.

Honek eskatzen du aurretik Plan hori egitea (zeintzu dinamika, zelan antolatu, nork/nortzuk egiten dute…).

Plan bat egiteak bi fase dauka:

  • Ekintzak planifikatu eta sekuentziatu: hau kontuan hartuta, gure proposamena da mintegiko hurrengo saioan gure artean Harrera Plan eredu bat egitea, gero ikastetxe bakoitzak bere egoerari egokitzeko. Horretarako, Paco Casconen Jolasaren alternatiba1 eta 2 liburuak erabiliko ditugu. Hor agertzen diren dinamika batzuk esperimentatu ditugu jadanik, beste batzuk, berriz, saioan ezagutuko ditugu.
  • Plana bera praktikan jarri: horretarako pentsatu beharko dugu zelan antolatu  ikastetxeko dinamika egun horietarako, nortzuk hartuko dute parte eta irakasleen prestakuntza (beharrezkoa da dinamikak irakasleok ere praktikatzea, alde batetik dinamikak ondo ezagutzeko, eta beste aldetik irakasleen arteko kohesioa ere lantzeko). Fase hau ikastetxe bakoitzean burutu beharko da.

Beraz, ondo iruditzen bazaizue, gure hurrengo saioan Harrera Plana osatzeko lehenengo fasean arituko gara: ekintzak planifikatu eta sekuentziatu.

 


Martxoaren 5eko saioaren ostekoa

martxoa 11, 2013

Aurreko saioan, Gatazkan eta gatazkarako hezi gaiarekin lotuta,

  • Paco Casconek proposatzen duen Harrera Plana burutzeko egokiak diren eremu bakoitzerako dinamika desberdinak  praktikan jarri ditugu.

 

provencion

Konkretuki, lehenengo espaloiari, Talde kohesioari,  dagozkion dinamiketan aritu ginen:

  • Aurkezpen dinamikak
  • Ezagutza dinamikak
  • Konfidantza dinamikak
  • Atxikimendu dinamikak

Saioa oso aberatsa izan zen, alde batetik, bere praktikotasunagatik eta bestetik, dinamiken inguruan egindako hausnarketa eta ekarpenen baliogarritasunagatik.

AKTAn  ikus dezakezue saioaren garapena eta Harrera planerako jarduerak  dokumentuan praktikan jarritako jardueren deskribapenak eskuratu ditzakezue.


Martxoaren 8a ospatzen

martxoa 8, 2013

Urtero, Martxoaren 8a ospatzeko beharra azpimarratu behar dugu. Orain arte, ibilbide luzea egin dugu  emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde, baina oraindik bide luzea ere geratzen zaigu.

Ikastetxe batzuetan elkarbizitza hezkidetza ikuspuntutik aztertzen ari zarete; gure mintegian, aurten, gaia tratatzen ari gara; Elkarbizitza Jardunaldiak gai honetan ere zentratuko dira;  gure Berritzegunean, apirilean, prestakuntza saioa bat honetaz antolatuko dugu… Mugitzen ari gara berdintasunaren alde.

Gaia ikastetxeetan landu nahi baduzue hemen uzten dizuegu Eskola Bakegunean bilduta dauden baliabide batzuk.