Urriaren 23ko saioaren ostekoa: Elkarbizitza Plana eta behatokiaren inguruan

urria 28, 2012

Atzo 11 lagun bildu ginen Elkarbizitza Plana eta Behatokiari buruzko aurkezpen orokorra egiteko. Batzuentzat errepasoa izan zen, beste batzuetan, aldiz, berria. Markoa azaldu zen, ibilbidea markatu eta hainbat baliabide eskeini (Gida ofizialenak eta beste asko) . Bide batez, gure arteko elkartrukaketak eman ziren gaiaren inguruan:  zein egoeretan zegoen ikastetxe bakoitza, zeintuzk ziren oztopo handienak…, bereziki behatokia osatzeko edota martxan jartzeko.

Hemen uzten dizuegu erabili genuen aurkezpena eta karpetan emandako gidoia beteta informazio osoa eskura izateko.

Advertisements

Urriaren 23an, hurrengo saioa: Elkarbizitza Plana eta Behatokia

urria 21, 2012

Urriaren 23ko saioan, Elkarbizitza Urteko Plana eta Behatokiaren planteamendu orokorra aztertuko dugu, bereziki jende berriei begira. Kasu batzuetan bai Plana bai behatokia egin barik daukazue eta orientabideak behar dituzue. Beste kasu batzuetan, eginda izan arren, zuek berriak zarete ikastetxean edota ardura honetan eta, beste gai espezifikoagoetan sartu baino lehen, marko orokorra ezagutu behar duzue. Hau dela eta, hurrengo saioan hauxe landuko dugu:

  • Elkarbizitza Urteko Plana: zer da, nortuzk hartzen dute parte, zelan antolatu lana, faseak eta ekoizpena
  • Elkarbizitza Behatokia: zer da, funtzioak, partaideak, funtzionamendua

Bitartean, hemen daukazue Eusko Jaurlaritzak argitaratu zuen Gida. Horrez gain,  badakizue gure wikian, Elkarbizitza Urteko Plana: tresnak eta Elkarbizitza Behatokia ataletan honi buruzko informazioa eta hainbat baliabide topa ditzakezue.


Elkarbizitza autodiagnostikoa egiteko tresna berri bat

apirila 23, 2012

Azken urte hauetan, Elkarbizitza proeiktuaren barruan, elkarbizitza diagnostikoa ikastetxeetan egin duzue. Horretarako Elkarbizitza Programatik eskeinitako tresnak erabili dituzue gehien bat.

Baina Elkarbizitza proiektua bizirik egoteko noizbehinka ikastetxearen egoera berrikuspenera zabalik egon behar da. Hau errazteko tresna berri bati buruz jasotako informazioa konpartitu nahi dugu zuekin.

Eskola Bakeguneren eskuz Heziketa-Ministerioko Eskola-Elkarbizitzarako Estatuko Behatokiak,  Autonomia-Erkidegoen laguntzaz,  eskola-elkarbizitzako autodiagnostikoa egiteko tresna berri bat eskeintzen duela jakin dugu.

Tresna hau Bigarren Hezkuntzarako zuzenduta dago eta euskeraz eta erderaz erabil daiteke.

Teknikoki lana koordinatzen ari da Complutense Unibertsitatearen Prebentzio-Psikologia Unitatearen María José Díaz-Aguado. Web orri honetan topa dezakezue tresna honen informazio osoa:  helburuak,    galdetegiak, erabiltzeko jarraibideak, adibideak, eta abar.

Begirada bat ematera gonbidatzen zaituztegu zuen ikastetxeetan erabilgarri izan daitekeelakoan.

irudiaren jatorria

Urriaren 26ko bileraren ostekoa

azaroa 8, 2010

Gaur mintegikide guztiok bildu gara Behatokiaren prozesua aztertzeko.

Iaz edo aurreko urteetan proiektuan egondako koordinatzaileek kontatu digute beraien ikastetxeko esperientzia. Batzuek eratu dute eta lanean dabiltza, beste batzuek eratu baina ez dute egin eta azkenengoek oriandik ez dute eratu.

Elkartrukaketarako galdetegi bat erabili dugu. Ez ditugu galdera guztiak erantzun, eta batzutan beste galdera batzuk sortu dira, baina orokorrean, denon artean irizpide eta estrategia batzuk argitu ditugula uste dugu. Ideia nagusien laburpena hemen uzten dizuegu.

View this document on Scribd

Dokumentu hau Wikiaren Elkarbizitza Behatokiaren atalean eskegiko dugu. Zerbait faltan botatzen baduzue adiera ezazue komentarioetan.


Urriaren 26an, hurrengo saioa

urria 25, 2010

Bihar, mintegiko 2. saioa izango dugu. Geratu ginen moduan, Elkarbizitza Behatokia aztertuko dugu.

Batzuk iaz eratu zenuten eta martxan jarri, beste baztuk eratu zenuten baina aurten jarri behar duzue martxan. Behatokia antolatzeko prozesua zaila egiten zaigu. Egitura eratzeko estamentu guztiak inplikatu behar dugu, eta horrez gain,  sortutako egitura berri horri edukia eman behar diogu jarraipena emateko. Hau dela eta, hainbat zalantza, beldur, zailtasua sortzen dira bidean. Biharko saioan horretan sakonduko dugu.  Berriek, oraindik dana daukatenez egin barik, “zaharren” esperientziari  etenkin handia aterako diotela espero dugu.

Bitartean, gure wikian tresnak, esperientziak eta ereduak topa ditzakezue.


Apirilaren 13an, Mintegi I-eko hurrengo saioa

apirila 12, 2010

 

Berriro martxan!

Azkenengo hiruhilabetean sartzen gara. Apurka apurka Plana osatzen joan beharko gara.

Diagnostikoaren tresnak aztertu ondoren, biharko saioan bi aspektu tratatuko dugu:

  • diagnostikotik plana heltzeko prozesua eta tresnak (III Fasea)
  • Elkarbizitza Behatokia: zer, zertarako, noiz…

 Bihar arte!


Azaraoren 24ko saioaren ostekoa

azaroa 29, 2009

Flickrretik hartuta

Oso elkartruke interesgarria izan genuen  azkenengo saioan. Bilerarako aurreikusita geneukana ezin izan genuen bete baina ikastetxeka egin genuen txanda oso baliogarria izan zen. Ikastetxez ikastetxe joan ginen zentro bakoitzean zer egiten ari diren ikusten. Gehienok Behatokia martxan jartzen ari zarete. Horri buruz holako aspektuak komentatu ziren:

  • Kideak:
    • zentro gehienentan (LHkoak dira guztiak) ikasleak ere behatokian parte hartzeko alde daude, partaidetza oso hezitzailea izan daiteke eta (ardurak hartzea, erabakiak adostatzea, besteen iritziak jasotzea… eta hainbat gaitasunak landu behar dira)
    • baina parte hartzen badute oso ondo landu behar da ikasleekin partaidetza hori zertan datzan (zertarako, zelan, nortzuk, noiz…; delegatuen funtzioak, asambladaren antolaketa…)
    • Udaleko ordezkariren bat (EISEkoak adibidez) parte hartzea komenigarria izan daiteke?
  • Edukia:
    • Definizioa bateratzea (ez badago eginda)
    • Abiapuntua: Proeiktuaren aurkezpena
    • AJAren berriztapena (arauak finkatzea, neurri zuzentzaileak zehaztea…)

Wikian Behatokia eratzeko oinarrizko dokumentuak eskegita dauzkagu baina apuka apurka esperientziak eta beste erreferentzia batzuk ere sartuko ditugu.

Azkenengo momentuan,   Escola de Cultura de Pau Taldearen “La educación para la paz y la convivencia, un proyecto de centro”  web orrian sartu ginen gainetik ikusteko. Oso interesgarria da baina denborarik ez genuen izan gaian sakontzeko. Bakoitzak bere kabuz egingo zuela erabaki zen.