Maiatzeren 152an, azkenengo saioa: bitartekaritza praktikan jartzen

maiatza 14, 2012

Bihar mintegiaren azken saioa izango dugu. Aurrekoan hasitako prozesuari jarraipena emango diogu: bitartekaritza praktikan jartzea.

Aurrekoan, bi ikasleen artekoa egin genuen, oraingoan ikasle-irakaslearen arteko gatazkan arituko gara.

Dakizuenez, erabiliko ditugun dokumentuak hauexek izangio dira:

  • 10. dokumentua: “Guión para la premediación”
  • 11. dokumentua: “Guía rápida para la sesión de mediación (mediadores”
  • 12. dokumentua: “Registro del proceso de mediación (mediadores)”

Advertisements

Apirilaren 20an, hurrengo saioa: bitartekaritza praktikatzen

apirila 16, 2012

Oporrak pasatu eta gero hemen gaude berriro jota ke:

Biharko saioan azkenengoetan bitartekaritzari buruz ikasitakoa praktikan jartzen saiatuko gara.

Horretarako, erabili dugun “Miguel siempre llega tarde” dokumentuan “Casos para simular mediaciones” atalean Juan Luis-Ruben gatazka (ikasle-ikasle) oinarritzat hartuta bitartekaritza prozesua, pausuz pausu, praktikan jarriko dugu. Batzuk ikasleak izango dira eta beste batzuk bitartekariak.

Bitartekarien papera egingo dutenek materialean agertzen diren ondoko gidoiak erabiliko dituzte:

  • 10. dokumentua: “Guión para la premediación”
  • 11. dokumentua: “Guía rápida para la sesión de mediación (mediadores”
  • 12. dokumentua: “Registro del proceso de mediación (mediadores)”


Martxoaren 13an, hurrengo saioa: Bitartekaritza

martxoa 9, 2012

Hurrengo saioan bitartekaritza lantzen jarraituko dugu. Saio honetan bitartekaritza kontzeptua argituko dugu eta, betiko moduan, horretan trebatzeko ariketa batzuk egingo ditugu.

Teoria aurreko post batean argitaratu genuen aurkezpenean ikus dezakezue.

Girotzeko, bitartekaritza eredu bat ikus dezakezue wikian.

irudiaren kreditua

Otsailaren 14ko saioaren ostekoa

otsaila 23, 2012

Aurreko saioan entzute aktiborako behar diren trebeziak landu genituen: parafraseatu, informazio gehiago eskatu edota argitu, ispiluarena egitea…, ariketa batzuen bitartez.

Hemen uzten dizuegu erabilitako materialaren alde teorikoaren itzulpena, nahi duzuen bezala erabiltzeko:


Urtarrilaren 17an, hurrengo saioa

urtarrila 15, 2012

URTE BERRI ON!!

Urte berri honetan bilduko gara berriro bitartekaritza teknikan aritzeko. Aurreko saioan erabili genuen materiala, Miguel siempre llega tarde, aztertzen jarraituko dugu eta ariketak egiten. Bitartekaritza praktikan jartzeko behar diren trebezietan arituko gara: entzute aktiboa, “ni” mezuak, eta abar.

Zuen ikastetxean bitartekaritza praktikan jartzen animatzeko hona hemen Zizur Institutuan egin duten Elkarbizitza tailerrari buruzko bideoa hau uzten dizuegu hemen, adibide moduan. Bideoan, iIkasleek beraiek kontatzen dute esperientzia.

Asteartera arte!

 

 

 

 


Abenduaren 20an, hurrengo saioa: bitartekaritza tailerra

abendua 18, 2011

Hurrengo asteartean Bitartekaritza gaia berreskuratuko dugu. Kasu honetan, praktikara pasatuko gara. Bitartekaritzan behar diren trebezietan arituko gara: entzute aktiboa, “ni” mezuak… Tailer baten moduan, alde batetik, gatazken aurrean hartzen ditugun jarrerak  eta gatazka kasuak aztertuko ditugu, eta beste aldetik, komunikazio trebeziak praktikatuko ditugu jarduera batzuen bitartez. Horretarako Miguel siempre llega tarde materiala erabiliko dugu.

Beste aldetik, Gatazken tratamendua dela eta iaz Elkarbizitza Programak Paco Casconekin antolatu zuen prestakuntzari aurten jarraipena emango dute.  Tailer bat antolatuko da otailati aurrera. Hemen ikus dezakezue informazio osoa (datak, egitaraua…). saioan ere komentatuko dugu.

Laster arte.


Urriaren 18an hurrengo saioa

urria 17, 2011
Hezkuntza Sailak 2011-2012 Ikasturtearen Antolaketarako Ebazpenean eskatzen duen arabera (15. orrialdean) HH-LHko ikastetxeek jolastokia antolatzeko prokolo bat garatu behar dute:
“Ikastetxeko zuzendariak antolatuko du ikasleen zaintza jolas-orduetako aldi edo aldietan: zeregin horretarako, behar diren irakasleak arduratuko dira ikasleen zaintzaz eta begiratzeaz jolastokian eta ikastetxeko beste gela batzuetan daudenean. Ikaslearen adina zein den eta zaindu behar den lekua zelakoa den, irakasle/ikasle ratioa zehaztuko da. 
Ikastetxeek protokolo bat egingo dute, eta bertan honakoak agertuko dira: 
• Zeintzuk diren jolas-orduetako lekuak bereziki zaindu beharrekoak. 
• Bereziki zaindu beharreko leku horietan eta gainerakoetan egongo diren irakasleak. 
• Nola jokatu behar den izan daitezkeen gorabeherei aure egiteko. 
• Nola planifika daitezkeen jokoak eta bestelako jarduerak. 
Prestatzen den protokoloa sartu egingo da ikastetxeko urteko planeko irakasleen jarduera-programan.”
Biharko saioan horretan arituko gara Mintegi II-an daudenekin. Eredu moduan ZAMAKOLA LHIko esperiantzia berrikusiko dugu.  Horrez gain gure wikian dauden erreferentzia batzuk ikusiko ditugu.
Beste aldetik, Mintegi I-eko kideekin Elkarbizitza Proiektuaren Diagnostiko fasearekin jarraituko dugu.