#Azaroak25

abendua 3, 2014

AZAROAK 25 Egin ezazu zure ekarpena

Aste oso bat pasatu da Azaroak 25etik. Eskola askotan, gehienetan esango genuke, egun honek gure gizarterako aldarrikatu nahi dituen  aldaketak eta emakumeen eskubideak agerian geratu dira ikasle, irakasle eta gurasoekin egindako jardueretan. Gure Berritzegunean ere Emakumeenganako edozein indarkeria mota gaitzetsi nahi izan dugu eta holan adierazi dugu tabloi birtual honetan.


Martxoaren 8rako bideoa

martxoa 17, 2014

Dimako eskolan Martxoaren 8a dela eta bideo polit hau prestatu dute. Zorionak, benetan ikusgarria!


Un sueño imposible

otsaila 25, 2014

Orozkoko eskolako Hezkidetza arduradunak proposatzen digu bideo hau Hezkidetzako sensibiliziorako. Bideoak emakume “normal” baten eguneroko jarduerak erakusten digu. Ziklo guztietako ikasleek ikusiko dute haien tutoreekin.


Marian Morenoren prestakuntza saioa (2013/11/19)

urtarrila 31, 2014

Marian Moreno irakasleak Bilboko kontserbatoriora etorri zen azaroaren 19anOGGko hezkidetza arduradunei prestakuntza saio bat ematera. Bertan goiz aprobetxagarria eta benetan gozatu genuen emakume bikain honekin. Hona hemen Berritzegune nagusiak prestaturiko saioaren bideoak:


Hezkidetza inguruaren legedia

abendua 18, 2013

Irudiaren kreditoa

Ezagun dezagun hezkidetza inguruaren legedia. Eusko Jaurlaritza azaroan kaleratutako plana aurreko legedian oinarrituta dago. Sarrera honetan txertatuko ditugu estekak jakin dezazun non dauden lege horiek:


Hezkidetza planaren aurkezpena (laburtuta)

abendua 18, 2013

Hona hemen ekartzen dizuegu gure mintegian komentatu genuen Hezkidetza planaren aurkezpena (laburtuta). Dokumentu hau erabil dezakezue zuen klaustrokidei edo OOGko partaideei planaren ardatza ezagutarazteko.

Artxibo ppt jaitsi nahi baduzu, sakatu hurrengo esteka:

Hezkidetza plana (laburtuta)

Hezkidetza plan osoa


Hezkidetza Plana

abendua 12, 2013

Aurreko hilean Hezkidetza eta Genero-Indarkeriaren Prebentzioa lantzeko Gida-Plana aurkeztu zen Bilbon. Plan honek hezkuntza-komunitateari planteatzen dizkion erronkak hauek dira:

1.         Hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredua sakon aztertzea, eta genero-ikuspegia ikastetxeetako kultura eta praktiketan sartzea planteamendu integral batez.

2.         Ikasleak orientatzea, bizitan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera aniztasuna errespetatuz eta genero-baldintzapenik gabe.

3.         Genero-ikuspegia eskola-porrotari aurre egiteko ekimenetan sartzea, eta hezkuntza jasotxeko eskubidea benetan unibertsala dela ziurtatzea, bai eta neska eta mutil guztiek hezkuntza-sisteman jarraitutasuna izan dezaten bermatzea ere, ikasle guztien aniztasuna aintzat hartzea (etnia, kultura, ekonomikoa, gizarte mailakoa, funtzionala, sexuala, etab. )

4.         Harreman afektibo-sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sexualaren eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarritzea.

5.         Eskola-komunitate osoaren atxikimendua lortzea, genero-indarkeriari urrea hartzeko, kasuak lehenbailehen detektatzeko eta biktimei arreta egokia eta eraginkorra emateko.


Hezkidetza

abendua 2, 2013

Hezkidetza

irudiaren kreditoa

Aurten B06 Berritzegunean abian jarri dugu mintegia berri bat: HEZKIDETZA.

Azken urteotan genero indarkeriazko gertaerak hain larriak eta hainbeste izanik, Hezkuntza,  Hizkuntza  Politika  eta  Kultura  Sailak abian jarri du Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana.

Eskola leku pribilegiatua da aldaketak egiteko.

Genero indarkeria  sexismoan  eta  emakumeen  eta  gizonen  arteko  desberdintasunean  oinarritutako  sistema  baten  ondorio  larriena  da. Eskolak  ikasleen  arteko  botere harremanak  aldatzen  lagundu  dezake, behar  diren  aldaketak  eginez,  berdintasunean  oinarritutako sozializazioa ziurtatzeko. Sozializazio horrek identitate aniztasuna errespetatu behar du, eta nesken eta mutilen garapen pertsonala ahalbidetu. 

Gure mintegian ikastetxeei laguntza eman nahi diegu hezkidetzako hezkuntza eskolan sartzeko. Hauek izango dira gure helburuak:

  1.  Elkarbizitza Planean Hezkidetza atala  osatzeko eta martxan jartzeko orientabideak eta laguntza ematea.
  2. Ikastetxeen arteko elkartrukaketa ahalbidetzea.
  3. Elkarbizitzaren Hezkidetza atalaren garapenetik datozen beharrak jasotzea eta irtenbideak topatzea.
  4. Gaiarako baliabide didaktikoak ezagutaraztea edota sortzea.

 

 


Ekainaren 4an, hurrengo saioa: Harrera Plana III

maiatza 30, 2013

irudiaren kreditua

Aurreko saioetan hasitako lanarekin jarraituko dugu, hau da, Talde kohesio lortzeko eremu desberdinetako jardueren planifikatzea eta sekuentziatzea HH 2 urtetik DBHraino, Paco Casconek Probentzio planteamenduaren barruan prosatzen duen Harrera Plan eredu bat osatzeko.

Honetarako, aurrekoan bezala, hiru talde osatuko ditugu (Haur Hezkuntza, LH 1. eta 2. zikloa, Lh 3. zikloa eta DBH) eta Paco Casconen Jolasaren alternatiba 1 eta liburuak erabiliko ditugu.

Horrez gain, Ikasketa kooperatiboan A Eremuan erabiltzen ditugun beste dinamikak ere aipatu genituen.  EL PROGRAMA CA/AC (“Cooperar para Aprender / Aprender a Cooperar”) PARA ENSEÑAR A APRENDER EN EQUIPO. Implementación del aprendizaje cooperativo en el aula liburu honetan sakonki azaltzen dira ikasketa kooperatiboko eremu guztiak. A Eremuko kohesio dinamikak oso zehatz azaltzen dira, aplikazio adibideak ikus daitezke eta normalean erabiltzen ditugun baina askoz gehiago agertzen dira (ikusi 45-77 orrialdeak). Dokumentua euskaratuta ere hemen daukazueIKASKUNTZA KOOPERATIBOA, Pere Pujolàs.


Maiatzaren 7an, hurrengo saioa: Harrera Plana osatzen II

maiatza 3, 2013

 

Aurreko saioan hasitako lanarekin jarraituko dugu, hau da, Talde kohesio lortzeko eremu desberdinetako jardueren planifikatzea eta sekuentziatzea HH 2 urtetik DBHraino.

 

Honetarako, aurrekoan bezala, hiru talde osatuko ditugu (Haur Hezkuntza, LH 1. eta 2. zikloa, Lh 3. zikloa eta DBH) eta Paco Casconen Jolasaren alternatiba 1 eta liburuak erabiliko ditugu.

Horrez gain, Ikasketa kooperatiboan erabiltzen ditugun  talde kohesiorako hainbeste dinamika ere luzatuko dizuegu txostenetan txertatzeko apropos ikusten baditugu.

Gogoratu bigarren hezkuntzakoek eraman zenituzten txostenak ekarri behar dituzuela lanarekin jarraitzeko. Beste aldetik, prozesua arintzeko, zuen artean eremuak banatu zenituzten, bakoitzak batetaz arduratzeko. Beraz, saia zaitezte, ahal den neurrian, landuta ekartzen.