Otsailaren 22ko saioa

otsaila 18, 2011

Datorren asteartean, 22an, mintegiko saioa izango dugu “Solasaldi edo tertuliak literario dialogikoak” gaiarekin. Horretarako, emailen bidez etxerako lanak jaso dituzue. Dena den gai horretan informazio gehiago izateko hemen daukazue artikulu bat: Tertulias literarias dialógicas

Beste aldetik gai horretan oso aditua den Miguel Lozak badauka liburutegi birtuala eta hantxe liburu zerrenda izateaz gain badago liburuei buruzko orientabide batzuk.


Urtarrilaren 25eko Mintegiko saioa (II)

otsaila 2, 2011

Atzo, Gabonen aurretik aurreikusita geneukan jarduera burutu genuen. Dimako Eskolako zuzendariak eta elkarbizitza koordinatzaileak (Ainhoak) bere zentroan egindako lanaren berri eman zigun: ICPa egiteko prozesua. Horretarako Elkarbizitza proiektua, curriculum berria eta erabiltzen dituzten material didaktikoak gurutzatu dituzte koherentziaren bila.

Lan honetan jarraitu duten prozesua hauxe izan da:

  • Elkarbizitza markoa finkatu: Pentazitatearen eremuak eta material didaktikoetan agertzen diren baloreak elkartuz.
  • Urtean zehar, hilabeteka,  balore bat finkatu bereziki bultzatzeko. Bost eremu direnez, urtean zehar eremu bakoitzetik bi balore finkatzen dira.
  • Arlo bakoitzean (momentuz, Ingurunean eta matematikan egin dute) hilabete bakoitzean dagokion balorea lotu garatuko diren proiektuarekin eta horren barruan landuko diren eduki, helburu eta ebaluazio irizpideekin.

Hona hemen Matematika arloan 6. mailarako egindako dokumentua.

Izugarrizko lana izan da. Programazioak osatzeko egin behar izan duten hausnarketa prozesua izan da beraien ustez lorpen interesgarriena. Eskertzekoa da haien esperientzia guztiokin konpartitzea.

 Hurrengo saiorako solasaldi dialogikoa egitea erabaki dugu. Irakurriko dugun liburua Joan Vaelloren “Cómo dar clase a los que no quieren” izango da. Miguel Angelek tertulia zertan datzan azaldu zuen  baina hurrengo post bat egingo dugu honi buruz, metodologia hau irakasleekin zein ikasleekin erabiltzeko oso aproposa izan daiteke eta.

E-mailez jasoko duzue materiala eta zenbat orri irakurri behar diren hurrengo saiorako.

Bitartean, apur bat girotzeko, wikian topa dezakezue Joan Vaelloren bideo bat gai berberari buruz.

Hemen ere utziko dizuegu berari egindako elkarrizketa bat . Liburuan agertzen diren oinarrizko gaiei buruz hitz egiten du: