Ikasketa kooperatiboa gelan. Prestakuntza saioa.

apirila 13, 2010

 

Datorren maiatzaren 6an, gure Berritzegunean, Ikasketa kooperatiboari buruzko goiz osoko (9:30-13:30) prestakuntza saio bat izango dugu. 

Emailea José Ramón Lago izango da, Vic-eko Unibertsitateko irakaslea eta “Investigación sobre atención a la diversidad” Taldeko kidea, beste gauza batzuen artean.

Saioaren izenburua hauxe da: “Introducción del aprendizaje cooperativo en el aula: Programa Cooperar para aprender, Aprender a cooperar”. Hemen ikus dezakezue saioaren egitaraua.

Saioa interesa duen edozein irakasleei zuzenduta dago baina zuen kasuan bereziki interesgarria izan ahal dela uste dugu. Interesatuta egonez gero sartu hemen izena emateko.


Apirilaren 13an, Mintegi I-eko hurrengo saioa

apirila 12, 2010

 

Berriro martxan!

Azkenengo hiruhilabetean sartzen gara. Apurka apurka Plana osatzen joan beharko gara.

Diagnostikoaren tresnak aztertu ondoren, biharko saioan bi aspektu tratatuko dugu:

  • diagnostikotik plana heltzeko prozesua eta tresnak (III Fasea)
  • Elkarbizitza Behatokia: zer, zertarako, noiz…

 Bihar arte!