GOLDEN 5 Proiektuaren aurkezpena Maria José Leraren eskutik

martxoa 12, 2013

Pasa den ostegunean, hilak 7, “Golden 5” proiektuaren  aurkezpena izan genuen Berritzegunean, sortzailetariko baten eskutik, Mª Jose Lera.

30 lagun inguru elkartu ginen, eta entzundakoaren arabera oso positibotzat jo zenuten hitzaldia. Ebaluazioa oso ona izan zen, eskerrik asko etorritako guztioi.

Bertan entzundako informazioa blogean bertan, beste post batean, berriro ere entzuteko aukera izango duzue egindako audio grabaketaren bitartez. 

 Aktan saioaren garapenari buruzko informazioa eskura dezakezue.

Bestalde, berak aipatutako bideo batzuk ere jartzen dizkizuegu. Alde batetik,“Una clase dividida”, lehenengo eta bigarren zatiak  esanguratsuenak baitira, baina gehiago ikusteko aukera izango duzue bilatuz gero. Eta bestetik, “La Ola” filmea, taldearen garrantzia ikusteko.


Babestuta: Maria Jose Leraren hitzaldia

martxoa 12, 2013

Edukia pasahitzarekin babestuta dago. Ikusteko, idatzi ezazu zure pasahitza:


Martxoaren 5eko saioaren ostekoa

martxoa 11, 2013

Aurreko saioan, Gatazkan eta gatazkarako hezi gaiarekin lotuta,

  • Paco Casconek proposatzen duen Harrera Plana burutzeko egokiak diren eremu bakoitzerako dinamika desberdinak  praktikan jarri ditugu.

 

provencion

Konkretuki, lehenengo espaloiari, Talde kohesioari,  dagozkion dinamiketan aritu ginen:

  • Aurkezpen dinamikak
  • Ezagutza dinamikak
  • Konfidantza dinamikak
  • Atxikimendu dinamikak

Saioa oso aberatsa izan zen, alde batetik, bere praktikotasunagatik eta bestetik, dinamiken inguruan egindako hausnarketa eta ekarpenen baliogarritasunagatik.

AKTAn  ikus dezakezue saioaren garapena eta Harrera planerako jarduerak  dokumentuan praktikan jarritako jardueren deskribapenak eskuratu ditzakezue.


Martxoaren 8a ospatzen

martxoa 8, 2013

Urtero, Martxoaren 8a ospatzeko beharra azpimarratu behar dugu. Orain arte, ibilbide luzea egin dugu  emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde, baina oraindik bide luzea ere geratzen zaigu.

Ikastetxe batzuetan elkarbizitza hezkidetza ikuspuntutik aztertzen ari zarete; gure mintegian, aurten, gaia tratatzen ari gara; Elkarbizitza Jardunaldiak gai honetan ere zentratuko dira;  gure Berritzegunean, apirilean, prestakuntza saioa bat honetaz antolatuko dugu… Mugitzen ari gara berdintasunaren alde.

Gaia ikastetxeetan landu nahi baduzue hemen uzten dizuegu Eskola Bakegunean bilduta dauden baliabide batzuk.


Martxoaren 5ean, hurrengo saioa: Kohesio dinamikak praktikatzen

martxoa 1, 2013

Hurrengo saioa, martxoaren 5ean, oso saio praktikoa egingo dugu. Hain zuzuen ere, Paco Casconek proposatzen duen Harrera Plana burutzeko egokiak diren eremu bakoitzerako (aurkezpena, ezagupena, atxikimendua, konfidantza…) dinamika desberdinak  praktikan jarriko ditugu. 

Saioan aipatutako artikulua (“Educar en y para el conflicto”) ere irakurtzen joan, hurrengo saio batean aztertuko dugu eta.

Eta lasai egon! Dinamikak egiteko ez da beharrezkoa forman egotea eta.