Urtarrilaren 26an, Mintegi IIko hurrengo saioa

urtarrila 25, 2010

Aspalditik ez gara ikusten. Abenduan egin genuen azkenengo saioan “berriak “eta “zaharrak” bildu ginen tresna digital batzuk lantzeko (wikia, Google Docs formularioak…) baina zuetariko batzuk ez zineten etorri.

Bihar gure dinamika berreskuratuko dugu. Biharko saioan,  gogoratzen baduzue, gatazken tratamenduaren gaiarekin lotuta  Joan Vaelloren “Resolución de conflictos en el aula” liburuaren inguruan tertulia bat egingo dugu. Zuen intereseko atalak, esaldiak… azpimarratu eta denon artean komentatuko dugu.

Hemen Joan Vaellori buruz esteka interesgarri batzuk uzten dizkizuegu:

Amaitzeko gure blogaren aurreko post batean argitaratutako “Cómo dar clase a los que no quieren” hitzaldiaren bideoa hemen berreskuratzen dugun:

Erreferentzi hauek guztiak wikian, Gatazken tratamendua orrian, ipiniko ditugu.


Urtarrilaren 12ko saioaren ostekoa: diagnostiko fasea hasi

urtarrila 25, 2010

Urte berri honen hasieran gainezka ibili gara eta bloga apur bat ahaztuta euki dugula ematen du, azkenengo saioaren laburpena egin barik geneukan eta. Baina hemen gaude berriro.

Urtarrilaren 12ko saioan diagnostiko fasean aritu ginen. Lehenengo eta behin, Gidan eskeintzen diren tresnak aurkeztu genituen, eta gero, binaka, zuek aztertu zenituzten, beraien erabilgarritasuna eta egokitasuna konprobatzeko.

Orokorrean, tresnak (inkestak eremuka) egokiak ikusten ziren  irakasleentzat (kasu batzuetan moldaketa batzuk eginda), baina familientzat ez hainbeste, eta ikasleentzat bat ere ez. Hauentzat egokiagoa izango litzateke “Ondo-Gaizki” fitxa eremuetako inkesta baino. Dakizuenez, tresna guztiak wikian topa daitezke era errezean.

Hortik aparte, Wikiaren Sentsibilizazio Fasean aipatutako Escola de Cultura de Pau Taldearen web gunetik  Diagnostikoa egiteko tresna bat berreskuratu genuen. Kasu honetan, Ikastetxeko egoera aztertzeko diana moduko grafiko bat erabiltzen da. 

Inkestak zelan pasatu ere komentatu zen: bigarren hezkuntzako zentroetan mintegien bitartez, Lehen Hezkuntzako zentroetan, berriz, klaustroa edota zikloko bilerak erabiltzen.

Inkestak pasatzeko Gidan hiru fase proposatzen dira: bakarkakoa, talde txikia eta talde handia. Hirurak betetzeak beharbada denbora luzeegia eskatzen du. Zuetariko batzuk ikusten zenuten egokia bakarka betetzea eta gero talde txikian eztabaidatzea. Ondoren, batzordeak hartuko lituzke emaitza guztiak, bildu, ordenatu eta talde txikiei bueltatu. Modu desberdinetan egin daiteke. Bakoitzak ikusi behar duzue zein den egokiena zuen ikastetxean.

Emaitzen jasotzearen prozesua arintzeko Google Docs formularioak erabiltzea izango zela irtenbidea komentatu zen. Hau dela eta, hurrengo saioa horretarako dedikatuko dugu: diagnostiko tresnak euskarri horretara pasatzeko. Guk, ahokulariok, gidan ofizialean dagoena Google Docs formulario batera pasatzen saiatuko gara, gero denon artean behar diren moldaketak egiteko. Zuetariko batzuk beste tresna bat erabiltzeko asmoa badaukazue, ekarri ezazue eta hori landuko duzue. Gogora ezazue Google Docsen lan egiteko GMail kontu bat behar duzuela. Ez badaukazue, egin ezazue bat hurrengo saioa baino lehenago (GMailera joan eta kontu berri bat sortu)


URTE BERRI ON!! Goazen Mintegira!!

urtarrila 11, 2010

Irudiaren kreditua

Oporrak ondo? Ba, amaitu dira… Bihar, berriro, mintegia daukagu Berritzegunean. Gogo berriekin etortzea espero dugu.

BIharko bileran, batzuk oraindik lehenengo fasea amaitu barik izan arren, bigarren faseaz, hau da, Diagnostikoaz arituko gara. Lehenengo eta behin, aurreko fasearekin egin genuen bezala, Gidan eskeintzen diren tresnak aztertuko ditugu, beraien erabilgarritasuna eta egokitasuna konprobatzeko. Geroeago, beste tresna batzuk ere berreskuratuko ditugu.

Wikian  Elkarbizitza Urteko Plana. Tresnak orrian aldaketa batzuk egin ditugu. Sartu eta ikusi. Horren barruan Diagnostikorako sortu dugun beste orrian ere sar zaitezke. Lehenengo fasearekin egin genuen moduan, orri honetan tresna ofizilak zein “estraofizialak” biltzen joango gara. Zuek beste tresna batzuk erabiltzeko asmoa badaukazue wikian konpartitu ahal duzue guztiokin, gehienek zelan egiten den ikasi duzue eta.

Laster arte.