Apirilaren 28an hurrengo saioa

apirila 24, 2009

Zelan oporrak? Datorrean astean mintegian bilduko gara berriro. Proposatuko gaiak hauxek dira:

  • Proiektuaren memoria: data, eredua…
  • Elkarbizitza behatokia: zelan osatu, funtzioak, partaideak… 
  • Jantokia eta elkarbizitza

Elkarbizitza Plana apurka apurka osatzen ari gara baina oraindik Behatokia

Flickrretik hartuta

Flickrretik hartuta

dugu “asignatura pendiente”. Bilera honetan Urreta eta Aperribaiko esperientzia ezagutzeko aukera zuzena izango dugu. Horrez gain, eta ideiak hartzen joateko,  hemen eskeintzen dizkizuegu beste ikastetxeetan horren inguruan egindako lanaren aurkezpenak bideoan grabatuta:

Hirukide Jesuitinak  HLBHIP eta Hirukide Eskolapioak HLBHIP

Gainzuri LH Ikastetxea

Orri honetan ere Barakaldo/Ortuella eskualdeetako ikastetxeen praktika onak ikus daitezke, bi kasutan Behatokiaren inguruan.  

Laster arte.


Joan Vaello: Gela kudeatzeko orientabideak eta tresnak

apirila 23, 2009

Berta Martinezek bere  blogean 20 eta 21ean  Ortuella, Barakaldo eta Gasteizko Berritzeguneek Joan Vaellorekin antolatutako  prestakuntza saioei buruz oso post interesgarria argitaratu du.

“La gestión del aula: propuestas y técnicas” izeneko saioan gelaren giroa eta kudeaketari buruzko hainbat orientabide eta tresnak eskeini zituen Joan Vaellok.  B04 Berritzeguneko orri honetan Joan Vaelloren material interesgarriak topa daitezke. Material hauek ikusteko Elkarbizitza atalean sartu eta “entrar como invitado” aukeran clikatu behar da.

Bertak emandako erreferentzien artean bideo hau ere topatu dugu. Emaile honen beste hitzaldi bat: “Cómo dar clase a los que no quieren”. Izen buru erakargarria, ezta? Hemen ikusteko aukera daukazue:

Gure blogean ere, Prestakuntza saioen materiala atalean Joan Vaelloren digitalizatuta topatuko ditugun  materialak biltzen joango gara zuen eskura izateko.