Apirilaren 9an, hurrengo saioa: Harrera Plana osatzen

Aurreko saioan, Gatazkan eta gatazkarako hezi gaiarekin lotutako Paco Casconek proposatzen duen Harrera Plana burutzeko egokiak diren eremu bakoitzerako dinamika desberdinak  praktikan jarri genituen, bereziki talde kohesioari dagozkionak (ikusi Martxoaren 5eko saioaren ostekoa) .

Dakizuenez, Pacok proposatzen duena zera da: ikasturteko lehenengo 3 egunetan, talde kohesioa lortzeko asmoz, Harrera Plan bat burutzea gela guztietan.

Honek eskatzen du aurretik Plan hori egitea (zeintzu dinamika, zelan antolatu, nork/nortzuk egiten dute…).

Plan bat egiteak bi fase dauka:

  • Ekintzak planifikatu eta sekuentziatu: hau kontuan hartuta, gure proposamena da mintegiko hurrengo saioan gure artean Harrera Plan eredu bat egitea, gero ikastetxe bakoitzak bere egoerari egokitzeko. Horretarako, Paco Casconen Jolasaren alternatiba1 eta 2 liburuak erabiliko ditugu. Hor agertzen diren dinamika batzuk esperimentatu ditugu jadanik, beste batzuk, berriz, saioan ezagutuko ditugu.
  • Plana bera praktikan jarri: horretarako pentsatu beharko dugu zelan antolatu  ikastetxeko dinamika egun horietarako, nortzuk hartuko dute parte eta irakasleen prestakuntza (beharrezkoa da dinamikak irakasleok ere praktikatzea, alde batetik dinamikak ondo ezagutzeko, eta beste aldetik irakasleen arteko kohesioa ere lantzeko). Fase hau ikastetxe bakoitzean burutu beharko da.

Beraz, ondo iruditzen bazaizue, gure hurrengo saioan Harrera Plana osatzeko lehenengo fasean arituko gara: ekintzak planifikatu eta sekuentziatu.

 

Utzi iruzkina