Azaroaren 23ko saioaren ostekoa

azaroa 26, 2010
irudien kredituak

Saioaren hasieran ISE-IVEIk tratu txarrei buruz argitaratu duen txostena, Ikaskideen arteko tratu txarrak Euskadin izenekoa, aurkeztu genuen. Datuek LH eta BHko egoera islatzen dute. Hau dela eta, mintegikideen artean gaiaren inguruan eztabaida sortu zen. Oso dokumentu interesgarria denez, hurrengo post batean aspektu esanguratsuenak komentatuko ditugu.

Horren ostean, aurreikusitako edukiaz aritu ginen. Hain zuzen ere, AJAren berriztapena zelan bideratu, eta bereziki arauak eta  neurri zuzentzaileak zelan finkatu. Horretarako, AJA moldatzeko Elkarbizitza Programatik eskeinitako dokumentua,  euskeraz eta gaztelaniaz, aztertu genuen. Dokumentu honetan, “Ikasleen eskubide eta betebeharrak” dekretua ikasle, irakasle eta familiekin lan egiteko orientabideak ematen dira. Oso egokia izan ahal da lan hau burutzeko.

Bide batez, ikusi genituen Donostiako Berritzegunean portaera desegokiak zuzentzeko asmoarekin egindako tresnak eta adibideak (wikian dauzkazue). Haur eta Lehen Hezkuntzan erabiltzeko pentsatuta daude. Igorreko Eskolako koordinatzaileak  beraiek , tresna hauek erabiliz, garatu zuten prozesua azaldu zuen.

Honekin lotuta, Pentazitatearen Proiektuan, azkenengo urte hauetan,  parte hartu duten ikastetkeek planteamendu honetan proposatzen diren baliabide eta tresna batzuk azaldu zituzten (maitasungrama, sintonia, pentsa-txokoa, elkar-laguntza taldeak…). Hurrengo saioari begira, proiektu honetan Dimako Eskolan tutoretza, elkarbizitza eta arloak programazioetan lotzeko egiten ari diren lana azalduko digute.

 


Azaroaren 23an, hurrengo saioa

azaroa 22, 2010

Bihar, bilduko gara berriro proiektuen jarraipena egiteko. Ikastetxe gehienetan proiektuen helburuen artean AJAren berriztatzea proposatu duzue. Bilera honetan AJA berriztatzearen helburuan arituko gara.

Dakizuenez, AJAren atal batean arauak finkatu behar dira eta hau egiteko Ikasleen Eskubide eta Betebeharren Dekretu berria oinarritzat hartu beharko dugu. Hor tipifikatuta agertzen dira faltak baina gero ikastetxe bakoitzak neurri zuzentzaileak finkatu behar ditu. Biharko saioan ikastetxe bakoitzen egiten ari zareten komunean jarriko dugu. Guk ere prozesu hau osatzeko tresna batzuk  aurkeztuko dizkizuegu.

Wikian AJA atalean  baliabide batzukere topa daitezke.


Azaroaren 9an, hurrengo saioa (Berrientzat)

azaroa 8, 2010

Bihar, Proiektu honetan berriak direnekin bilduko gara. Plana egiteko ibilbidea aztertuko dugu.

Bilera honetan, alde batetik, lehenego urratsak (proeiktuaren aurkezpena, antolaketa…)  emateko baliabideak eta aukerak  ikusiko ditugu. Agian jadanik egin duzue lan hau; kasu honetan zelan joan den komentatuko dugu.

Beste aldetik, 1. Fasea (Sentsibilizazioa)  burutzeko tresnak eta jarduerak ezagutuko ditugu. Bakoitzak erabaki beharko da zein izan ahal den egokiena bere ikastetxean erabiltzeko.

Baliabide eta tresna guztiak gure Wikian daude bi atal hauetan:

Nahi izanez gero begirada bat bota ahal diezue bileraren aurretik.

Bihar arte


Urriaren 26ko bileraren ostekoa

azaroa 8, 2010

Gaur mintegikide guztiok bildu gara Behatokiaren prozesua aztertzeko.

Iaz edo aurreko urteetan proiektuan egondako koordinatzaileek kontatu digute beraien ikastetxeko esperientzia. Batzuek eratu dute eta lanean dabiltza, beste batzuek eratu baina ez dute egin eta azkenengoek oriandik ez dute eratu.

Elkartrukaketarako galdetegi bat erabili dugu. Ez ditugu galdera guztiak erantzun, eta batzutan beste galdera batzuk sortu dira, baina orokorrean, denon artean irizpide eta estrategia batzuk argitu ditugula uste dugu. Ideia nagusien laburpena hemen uzten dizuegu.

View this document on Scribd

Dokumentu hau Wikiaren Elkarbizitza Behatokiaren atalean eskegiko dugu. Zerbait faltan botatzen baduzue adiera ezazue komentarioetan.