Urriaren 26an, hurrengo saioa

urria 25, 2010

Bihar, mintegiko 2. saioa izango dugu. Geratu ginen moduan, Elkarbizitza Behatokia aztertuko dugu.

Batzuk iaz eratu zenuten eta martxan jarri, beste baztuk eratu zenuten baina aurten jarri behar duzue martxan. Behatokia antolatzeko prozesua zaila egiten zaigu. Egitura eratzeko estamentu guztiak inplikatu behar dugu, eta horrez gain,  sortutako egitura berri horri edukia eman behar diogu jarraipena emateko. Hau dela eta, hainbat zalantza, beldur, zailtasua sortzen dira bidean. Biharko saioan horretan sakonduko dugu.  Berriek, oraindik dana daukatenez egin barik, “zaharren” esperientziari  etenkin handia aterako diotela espero dugu.

Bitartean, gure wikian tresnak, esperientziak eta ereduak topa ditzakezue.


Urriaren 5eko bileraren ostekoa

urria 13, 2010

 

Aurreko asteartean mintegiko lehenengo bilera izan genuen. Pasa den ikasturtean elkarbizitza proiektua landu zuten ikastetxeetako koordinatzaileak eta aurten hasi nahi dutenak bildu ginen.

Bakoitzaren egoera aurkeztu zen eta espektatibak eta interesak batu, komunak izan hal diren edukiak  ezagutzeko asmoz. Oso argi ikusi zen Behatokia guztion beharra zela: batzuentzat osatzen hasteko eta besteentzat martxan jartzeko. Hau ikusita, hurrengo saioan, urriaren 26an,  gai hau denok batera aztertzea erabaki genuen.

Beste aldetik, ikasturte osorako egutegia finkatu genuen. Horretaz gain, dokumentu honetan mintegirako helburuak, edukiak eta abar ikus ditzakezue. Hurrengo saioan, kurtso osorako lan-plana zehaztuko dugu.

Bitartean, berriek beraien ikastetxean proiektua egiteko plana aurkeztu behar dute eta aurrera eramateko egitura bat antolatu. Gogoratu ezazue gure wikian hainbat baliabide topatu ahal duzue lan hau bideratzeko.

 Crédito de la imagen

Ongi etorri 2010-2011 ikasturtera!

urria 4, 2010

Hemen gaude berriro. Oporrak disfrutatu ondoren,  indar berriekin.

 

Aurreko urteetan bezala Elkarbizitza Mintegia martxan jarriko dugu urriaren 5ean, 9etan. Ikasturte berria, ikastetxe berriak, proiektu berriak… baina “zaharrak” ere. Batzuek lanari hasiera eman behar diozue, beste batzuek, berriz, jarraipena. Guztiontzako egongo da zabalik gure mintegia.
Mintegia oso ondo baloratu duzue beti, guregandik orientabideak eta laguntza jaso duzuelako eta   zuen artean lana konpartitzeko aukera izan duzuelako. Denon artean gauzak errezago egiten dira, ezta?
Aurten Elkarbizitza Urteko Plana Osatzeko Proiektu ofizialik ez dago baina Departamentuak 2012 ikasturterako eskatzeko asmoa dauka, beraz mintegia izan behar da inoiz baino gehiago lan hau bideratzeko gune aproposena. Etorriko diren partaideen arabera antolatuko dugu lana guztioi erantzuteko asmoz. Printzipioz, bat baino mintegi bi egitea pentsatu dugu:  bat, aurreko urteetan proiektuan egondako koordinatzaileontzat, eta bigarrena (eta betikoa) aurten Elkarbizitza Urteko Plana  zerotik hasten zaretenontzat.

Lehenengo bilerararako deialdi bateratua egitea erabaki dugu. Horrela koordinatzaile berriok “zaharren” esperientzia entzuteko aukera edukiko duzue. Horretaz gain, nohiz edo nohiz  eta gaiaren arabera, beste bilera bateratuak ere izango ditugu.

Lehenengo bilera honetan elkar ezagutuko dugu eta egutegia eta lan plana osatu.

Bitartean. berriok  Plana osatzeko Gida honetan topa dezakezue  oinarrizko informazioa,  lehendik begirada bat botatzeko

Zuon zain gaude! Laster arte