Martxoaren 8a ospatzen

martxoa 8, 2013

Urtero, Martxoaren 8a ospatzeko beharra azpimarratu behar dugu. Orain arte, ibilbide luzea egin dugu  emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde, baina oraindik bide luzea ere geratzen zaigu.

Ikastetxe batzuetan elkarbizitza hezkidetza ikuspuntutik aztertzen ari zarete; gure mintegian, aurten, gaia tratatzen ari gara; Elkarbizitza Jardunaldiak gai honetan ere zentratuko dira;  gure Berritzegunean, apirilean, prestakuntza saioa bat honetaz antolatuko dugu… Mugitzen ari gara berdintasunaren alde.

Gaia ikastetxeetan landu nahi baduzue hemen uzten dizuegu Eskola Bakegunean bilduta dauden baliabide batzuk.


ELKARBIZITZA VI JARDUNALDIAK: Elkarbizitza eta sexu eta genero aniztasuna

otsaila 27, 2013

Datorren apirilaren 10 eta 11an, Bilbako San Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan,  Elkarbizitza VI. Jardunaldiak izango ditugu.

elkarbizitza jardunaldiak 2013

Ikusten duzuen bezala, aurtengo gaia hezkidetzarekin lotuta egongo da: Elkarbizitza eta sexu eta genero aniztasuna.

Aurtengo orientbideetan agertzen den moduan, ikastetxe guztietan hezkidetza arduradun bat egon beharko da, eta Elkarbizitza Planean ere genero berdintasuna isladatuta egon behar da. Hau dela eta, gure mintegian gaia tratatzen ari gara, eta zuetariko batzuk ere Bilbon dagoen Mintegian parte hartzen duzue. Oso gaurkotasuneko gaia da, beraz.

Hemen topatuko duzue Egitaraua. Interesatuta egonez gero, sartu esteka honetan izena emateko. Epea martxoaren 22ra arte luzatuko da.

Oharra:  izena ematerakoan ezinbestekoao da ohar atalean zein lan taldetan parte hartu nahi duzuen esatea.


Urtarrilaren 8ko saioaren ostekoa

urtarrila 18, 2013

Aurreko saioan egindakoaren laburpenean tratatu genituen gaiak eta erabili genituen materialak ikus ditzakezue.

Dakizuenez, Hezkidetza Mintegian landutako material batzuk aurkeztu genituen. Aktan dokumentuetara estekak ere dauzkazue. Lagin moduan hona hemen ipuintxo bat:

View this document on Scribd

Otsailaren lehenengo astean, Paco Casconekin “Educar en y para el conflicto” Ikastaroan parte hartzeko batzuek aukera izan dugu (Irenek eta Arizko Ikastolako Maitek), beraz, hurrengo saioaren data aldatu dugu. Gure egutegian otsailaren 5eko saioa 19ra pasatu dugu. Horrela, 19saioan kontatuko dizuegu zer landu dugun eta ikastaroan landutako materailak konpartituko ditugu. Bitartean, nahi baduzue Casconen zerbatit irakurtzeko, hona hemen artikulu pare bat:


Abenduaren 4ko saioaren ostekoa

abendua 20, 2012

Aurreko saioan jolastokien erabilera, antolaketa eta arautegiari buruz ikastetxeen arteko elkartrukaketa egin genuen. Hemen uzten dizuegu bileran tratatutakoaren laburpena (elkarbizitza mintegia abenduak 4 4.AKTA)

Pendiente geratu zen hurrengo saiorako patioaren erabilera hezitzailearen bi adibide  aztertzea. AULA aldizkariaren artikuluetan azalduta daude. Artikuluak banatu izan arren, blogena ere eskegitzen ditugu: bi ikastetxeetako esperientzia berriztatzaileak .

Material osagarri bezala Zamakola Eskolak patioaren antolaketaren adibidea  ere ikus dezakezu.

Hurrengo saioan, urtarrilaren 8an, horrez gain, jantokiaren antolaketan eta arautegian arituko gara.

Besterik gabe…

…Gabon Zoriontsuak izan!!


Abenduaren 4an, hurrengo saioa: jolastoki eta jantokiko arautegia

azaroa 30, 2012

Aurreko saioan gatazken aurrean jokaera desberdinak aztertu genituen: ea protokoloak ezarrita ditugun, zelan eratu ditugun, zelan aplikatzen ditugun…

Ikusi dugunez, gatazkak bereziki jolastokian eta jantokian sortu omen dira, beraz, egoera eta espazio hauetan daukagun arautegiaz kezkatuta gaude. Hau dela eta, hurrengo saioan eremu hauetan zentratuko gara.

https://i0.wp.com/www.hoyjerezdeloscaballeros.es/archivos/201205/escolares-de-educacion-infantil-jugando-en-el-patio-del-centro-300xXx80.jpghttps://i0.wp.com/www.salesianosaranjuez.es/misgalerias/Infantil-Primaria/pa040010.jpg

Jolastokiko arautegiari buruz hausnarketa eta gure arteko elkartrukaketarako JOLASTOKIEN ERABILERARAKOPROTOKOLOA DOKUMENTUA erabiliko dugu.

Material osagarri bezala Zamakola Eskolak patioaren antolaketaren adibidea  eta beste bi ikastetxeetako esperientzia berriztatzaileak ikusiko ditugu

Horrez gain, patioan jolasteko joku egokiak orrialde honetan aurkitu dituzue: juegos al aire libre (GandasegiLHI)

Jantokiari dagokionez, Gandasegin egindako lana luzatu dizuegu


Azaroak, 25: Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Eguna

azaroa 26, 2012

Gai hau edozein momentutan landu behar izan arren, data aprobetxatzen dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako lanaren beharra gogoarazteko. Irakaskuntzan daukagun bidea hezkidetza da.

Hainbat baliabide daude gai hau gelan tratatzeko. Gaur, hemen  errefrentzia batzuk uzten dizkizuegu eta esperientzia baten berria:

Eta bideo bat. Agian ezagutuko duzue Ibai Pujanak Igorreko Institutuko ikasleen kolaborazioarekin egindakoa bideo hau. Oso adierazgarria da eta ikasleekin lan egiteko oso baliabide emankorra. Egileek esaten duten bezala: “Laburmetrai honek, gazteen artean, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentziorako tresna izan nahi du, betiere, haien ikuspuntutik abiatuta. Neska gazte batek, bere egunerokotasunean eta eszena desberdinetan, bikotearengandik pairatzen dituen kontrol egoerak isladatzen dira”.