AJA berria dela eta…

maiatza 26, 2009

Dakizuenez, Ikasleen Eskubide eta Betebeharren Dekretua agertu eta gero,  Ikuskaritzak AJAren moldaketa prozesua errazteko asmoz AJA eredu bat atera du. Seguraski ikastetxeetan jaso duzuela jadanik baina post honetan nahi dugu bildu gai honen inguruan dauzkagun dokumentu guztiak:

Badakigu batzuk horretan aritu zaretela aurten; agian lana amaitu duzue. Beste batzuk, berriz, oraindik lanean egongo zarete. Zelan moldatu ahal da AJA? Zelan txertatu dokumentu desberdin hauek?

IRUDIA

Alde batetik, Elkarbizitza ikuspuntutik, AJA eredu ofizialean II Titulua da bereziki guri dagokiguna. Atal horretan sartu beharko dugu:

  • Elkarbizitza Plana (osatzen ari garena)
  • ikasleen eskubideen berehalako babesa zihurtatzeko neurriak (dekretuan oinarrituta)
  • Betebeharrak bermatzeko bermea zihurtatzeko neurriak, hau da jokabide desegokiak eta elkarbizitzaren kontrako jokabideak zuzentzeko neurriak (dekretuan oinarrituta)

Lan honetan  AJA moldatzeko Elkarbizitza Programatik eskeinitako orientabideak lagungarriak izan daitezke, bereziki estamentu guztien partaidetza eta inplikazioa bultzatzeko (ekintza batzuk proposatzen dira) eta baita ere neurri hezitzaileak zehazteko.

Beste aldetik, I Tituluan, V Kapituluan (Partaidetza. Organo bereziak)  ere Elkarbizitza Behatokia edota ikasle eta gurasoen partaidetza zihurtatzeko eratu ditugun egiturak jaso beharko ditugu.

Dena den, ikastetxe bakoitzak bere prozesua jarraitu beharko du lan hau burutzeko. Gu, beti bezala, laguntzeko prest egongo gara.


Maiatzaren 12an hurrengo saioa

maiatza 11, 2009

Datorren 12an mintegiko saioa edukiko dugu. Pasa den saioan amaitu barik utzi dugun gaiarekin, hau da, “Jantokia eta elkarbizitza”, jarraituko dugu.

Azken egunetan memoria egiteko lagungarriak izan daitezkeen email batzuk bidali dizkizuegu:                                                                          personas3

  • Proiektuak.net-en memoriak egiteko era
  • Memoria egiterakoan argitu beharko diren gauza batzuk

Ikusi arte.