Abenduaren 16an Mintegi I eta Mintegi IIko hurrengo saioa

abendua 11, 2009

Datorren asteartean hiruhilabete honen azkenengo saioa egingo dugu. Egutegian egun berean Mintegi bientzako saioa  ipini genuen, elkarrekin gai komun bat lantzeko aukera emanez.

Bi mintegikideekin komentatu ondoren azkenengo saio hau gure proiekturako erabilgarriak izan ahal diren tresna digital batzuen erabilera lantzea erabaki genuen:  

  • wikian zelan parte hartu: estekak egin artxiboak igo, orriak sortu…
  • Google Docs aplikazioa erabiliz galde-sortak sortu

Bilera honetara, beraz, guztiok gonbidatuta zaudete. Betiko ordutegia (9:00-11:00) egingo dugu. Kafea eta goxokiak gure kontura.

Flickerretik hartuta

Zuen zain gaude!


Abenduaren 1eko saioaren ostekoa

abendua 11, 2009
Aurreko saioan, hasteko, wikian zeuden nobedadeak ikusi genituen, bereziki ikasleekin lan egiteko tresna berriak (umeen eskubideei  buruzko bideoak, Bakelan orria…), definizio ereduak eta Hezkidetzarako sortutako orri berria. Baliabideen erabilgarritasuna eta egokitasuna aztertu genituen.

Google-etik hartuta

Geroago, ikastetxez ikastetxe bakoitzaren egoera, zalantzak, arazoak… komentatu genituen. Kezkarik handienetariko bat famileekin zelan lantzea izan zen. Betiko moduan, gure artean ideia  eta proposamen asko sortu ziren. Guztion azalpena emateko denbora ez izan arren  (parkatu hitz egiteko txanda heldu ez zitzaienei) saioa oso egonkorra izan zen.