Hezkidetza inguruaren legedia

abendua 18, 2013

Irudiaren kreditoa

Ezagun dezagun hezkidetza inguruaren legedia. Eusko Jaurlaritza azaroan kaleratutako plana aurreko legedian oinarrituta dago. Sarrera honetan txertatuko ditugu estekak jakin dezazun non dauden lege horiek:


Hezkidetza planaren aurkezpena (laburtuta)

abendua 18, 2013

Hona hemen ekartzen dizuegu gure mintegian komentatu genuen Hezkidetza planaren aurkezpena (laburtuta). Dokumentu hau erabil dezakezue zuen klaustrokidei edo OOGko partaideei planaren ardatza ezagutarazteko.

Artxibo ppt jaitsi nahi baduzu, sakatu hurrengo esteka:

Hezkidetza plana (laburtuta)

Hezkidetza plan osoa


Hezkidetza Plana

abendua 12, 2013

Aurreko hilean Hezkidetza eta Genero-Indarkeriaren Prebentzioa lantzeko Gida-Plana aurkeztu zen Bilbon. Plan honek hezkuntza-komunitateari planteatzen dizkion erronkak hauek dira:

1.         Hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredua sakon aztertzea, eta genero-ikuspegia ikastetxeetako kultura eta praktiketan sartzea planteamendu integral batez.

2.         Ikasleak orientatzea, bizitan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera aniztasuna errespetatuz eta genero-baldintzapenik gabe.

3.         Genero-ikuspegia eskola-porrotari aurre egiteko ekimenetan sartzea, eta hezkuntza jasotxeko eskubidea benetan unibertsala dela ziurtatzea, bai eta neska eta mutil guztiek hezkuntza-sisteman jarraitutasuna izan dezaten bermatzea ere, ikasle guztien aniztasuna aintzat hartzea (etnia, kultura, ekonomikoa, gizarte mailakoa, funtzionala, sexuala, etab. )

4.         Harreman afektibo-sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sexualaren eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarritzea.

5.         Eskola-komunitate osoaren atxikimendua lortzea, genero-indarkeriari urrea hartzeko, kasuak lehenbailehen detektatzeko eta biktimei arreta egokia eta eraginkorra emateko.


Hezkidetza

abendua 2, 2013

Hezkidetza

irudiaren kreditoa

Aurten B06 Berritzegunean abian jarri dugu mintegia berri bat: HEZKIDETZA.

Azken urteotan genero indarkeriazko gertaerak hain larriak eta hainbeste izanik, Hezkuntza,  Hizkuntza  Politika  eta  Kultura  Sailak abian jarri du Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana.

Eskola leku pribilegiatua da aldaketak egiteko.

Genero indarkeria  sexismoan  eta  emakumeen  eta  gizonen  arteko  desberdintasunean  oinarritutako  sistema  baten  ondorio  larriena  da. Eskolak  ikasleen  arteko  botere harremanak  aldatzen  lagundu  dezake, behar  diren  aldaketak  eginez,  berdintasunean  oinarritutako sozializazioa ziurtatzeko. Sozializazio horrek identitate aniztasuna errespetatu behar du, eta nesken eta mutilen garapen pertsonala ahalbidetu. 

Gure mintegian ikastetxeei laguntza eman nahi diegu hezkidetzako hezkuntza eskolan sartzeko. Hauek izango dira gure helburuak:

  1.  Elkarbizitza Planean Hezkidetza atala  osatzeko eta martxan jartzeko orientabideak eta laguntza ematea.
  2. Ikastetxeen arteko elkartrukaketa ahalbidetzea.
  3. Elkarbizitzaren Hezkidetza atalaren garapenetik datozen beharrak jasotzea eta irtenbideak topatzea.
  4. Gaiarako baliabide didaktikoak ezagutaraztea edota sortzea.