Carles Vidalen hitzaldiaren laburpena

azaroa 23, 2008

Pasa den azaroaren 18an, Gasteizko Europa Jauregian, “Indarkeria ezaren eraldatze hezkuntza estrategiak. Negoziaziorako gakoak” gaiari buruzko prestakuntza saioa izan genuen. Emailea Escola de cultura de pau-ko kidea den Carles Vidal izan zen, oso hizlari ona eta atsegina.

Giroa berotzeko pasabideetan ariketa batzuk egiten hasi ginen (bikoteka gatazka bat elkar kontatu, bakea eta gatazka irudi baten bidez adierazi, eta esaldi batzuren ados edo aurka agertu). Gero, bakea eta indarkeria kontzeptuei buruzko aurkezpena egin ondoren, gatazkaren aurrean dauden jarrerak eta aurre egiteko era ezberdinak aztertu zituen. Hauen artean,  “provención” delako hitza azaldu zuen. Hain zuzen ere, jendea estragi, trebetasun eta gaitasunetaz ornitzea oso garrantzitsua da krisia azaldu baino lehen gatazkei  aurre egiteko. Azterketa eta negoziazioa, bitartekaritza eta sormena, gatazka bera… eta hainbat kontzeptu komentatu zituen Carlesek.

Dena den, Berta Martinezek, Barakaldoko Berritzeguneko aholkulariak,  hitzaldiaren oso laburpen ona  eskaintzen digu bere blogean. Hor daukazue saioaren garapena azalduta. Mila esker, Berta!

Honen gain, Escola de cultura de pau web orrian hainbat material interesgarri daude. Carlesek aipatutako dokumentu batzuk topa ditzakezue bereziki Pake Hezkuntzarako programaren atalean. Zentzu honetan,  Educación para la paz y la convivencia. Un Proyecto de centro, non galdera-erantzunez bitartez elkarbizitzarekin lotutako aspektu guztiak aztertzen dira, orientabideak eta proposamenak luzatuz, edo oso erabilgarria izan ahal den Juegos y dinámicas. Banco de resursos materialak azpimarratu nahi ditugu.

Beste aldetik berak aipatutako Edualter web orrian ere hainbat baliabide eskegita daude, haien artean berak idatzitako Euskadi, un escenario posible artikulua, eta gatazken ebazpenei buruzko beste artikulu batzuk ere.


Azaroaren 25ean, 4. saioa

azaroa 21, 2008

Gasteizko saioaren ostean gure hurrengo saioa izango dugu datorren asteartean, azaroaren 25ean. Hauexek dira proposatzen dizkizuegun gaiak:

  • Hasieran, Carles Vidalen hitzaldia komentatu eta berak aipatutako baliabide batzuk ezagutu eta aztertu egingo dugu. Hurrengo post batean bere aurkezpenaren laburpena eta interneten dauden baliabide batzuetarako esteka zuzenak topatuko dituzue. Hortik abiatuko gara saioan lehenengo zatia burutzeko.
  • Bigarren partean, beti bezala, zuek ikastetxean daramazuen prozesuaren jarraipena egingo dugu: zein puntutan zaudete, erabilitako tresnak, lorpenak, zailtasunak… 

Hurrengo saioarako beste iradokizunik edo beharrik izanez gero, komentario bat utzi (badakizue, artikuluaren beheko partean “comentarios”-ean egin click eta zabaltzen den lehiatilan zuen izena eta e-mail bat ipini eta zure iritzia idatzi, ostean egin click “enviar” botoian). Anima zaitezte!


Azaroaren 11ko saioaren ostekoa: ikasleekin lanean

azaroa 13, 2008

Azkenengo saioan Sentsibilizazio fasea ikastetxe bakoitzean zelan gauzatzen ari zaretan komunean jarri genuen. Batzuk arinago beste batzuk motelago, bakoitza bere erritmoan aritzen ari da Elkarbizitza proiektuan. Ikastetxe bakoitzean erabitzen ari diren materialak ere elkartrukatu genituen.

Saio honetan, gehien bat ikasleekin lan agiteko tresnak aztertu ziren. Urretako koordinatzaileak, Begok,  nahiz eta ezin etorri, bere eskolan iaz erabilitako materiala pasatu zigun guztiekin konpartitzeko. Oso interesgarria iruditu zitzaigunez, CD batean kopia bat banatuko dizuegu datorren astean Gasteizko Formakuntza saioan. Lagin moduan hemen ikus dezakezue haiek ikasleekin erabili zuten fitxa bat.

Beste aldetik, Tutoretza plana burutzeko material batzuk aztertu genituen. CDan ere sartuko ditugu guztiok eskura eukitzeko.

Dena den, apurka apurka, blogean ere tutoretza lantzeko material edota tresnak joango gara zintzilikatzen.


Tutoretzari buruzko Barakaldoko Jardunaldien kronika

azaroa 10, 2008

Aurreko post batean Barakoldon Tutoretzari buruz egongo ziren Jardunaldien berri eman genuen.  Batzuk, agian, joateko aukera egin zenuten, beste batzuk seguru gogoz geratu zinetela. Ez kezkatu, joan ez ginenok Barakaldoko Berritzeguneko LH Aholkularia den Berta Martinezek Jardunaldiei buruz egin duen kronika bere blogean irakurri ahal dugu. Mila esker Bertari.

Alde batetik, Jardunaldi Nagusiaren laburpen bat egiten du baliabide batzuen erreferentzia emanez. Beste aldetik, beste artikulu honetan urriaren 29 eta azaroaren 5eko saioen ebrri ematen du; saio hauetan irakasleek beraien esperientziak azaltzeko erabili zituzten aurkezpenak ikusteko edota deskargatzeko aukera dago Barakaldoko Berritzeguneko webean.


Azaroaren 11an, 3. saioa

azaroa 9, 2008

Aurreko saioan geratu ginen moduan, proiektu honetan berriak dire ikastetxeak eta iazkoak kontuan hartuta, hurrengo saioan bi atal aztertuko dugu:

– 1. fasean ikasleekin erabiltzeko materiala

– Tutoretza Plana

Lehenengo puntuari dagokionez, alde batetik zuek erabiltzen ari zareten fitxak edota baliabidedak aztertuko ditugu eta, beste aldetik, aurreko urteetan proiektuan egondako zentroek erabilitakoa.

Bigarren atalean, Tutoretza Plana eredu bat aurkeztu eta aztertuko dugu mintegian.

Laster arte!

Irudiaren kreditoa


Koordinatzaileen prestakuntza saioa Gasteizen, azaroaren 18an

azaroa 7, 2008

Dakizuenez hurrengo asteartean, azaroaren 18an, UEP eta ELKARBIZITZA BEHATOKIA sortzeko proiektuen koordinatzaileentzako 2. prestakuntza saioa izango da Gasteizen, Europa Jauregian ( Avenida Gasteiz, 85). Saioa 9:30etatik 14:30etara iraungo da.

Saioaren izenburua “Indarkeria ezaren eraldatze hezkuntza estrategiak. Negoziaziorako gakoak” izango da. Gaia pasa den ikasturtean koordinatzaileek eskatu zuten eta aurten ere,  zuetariko batzuek aipatu zenuten (gatazken tratamendua…) gure mintegian.

Gai hau aztertzeko Carles Vidal izango dugu emaile. Carles Vidal ECP Escola de Cultura de Pau erakundean lan egiten du, hain zuzen ere “Educación para la Paz” Programaren hezitzaile eta koordinatzailea izanik. ECP Escola de Cultura de Pau Erakundearen orri honetan hainbat errekurtso didaktiko topa daitezke gai honen inguruan.

Zuen interesekoa izatea espero dugu. Hor ikusiko dugu elkar.