Urtarrilaren 13ko saioaren ostekoa

urtarrila 16, 2009

Asteartean berriro bildu ginen Berritzegunean Elkarbizitzaren proiektuaren inguruan.

Zentro batean izan ezik, beste guztietan 2. Fasea (Diagnostikoarena)  hasita edo hasteko dago irakasleekin.  Beraz, Gidan agertzen diren tresnak aztertu genituen: fitxa 4 (1-3) eta fitxa 5 (4-7),  baita Urretan iaz osatutako beste tresna alternatiboa.  Ikastetxe batzuetan moldaketak egiten ari dira bai itemetan (batzuk oso korapilatsuak dira edota ez doazbat gaiarekin) bai emaitzen jasotzeko prozeduran (grafikoa ez erabili adibidez).

Prozesuan eraginkorra izan ahal da beste elementu bat izan daiteke taldeak  zelan eratu. Zentro batean ikusten zen taldeen artean oso erritmo eta prozedura desberdinak eramaten zituztela. Hori ekiditzeko ,beste ikastetxe batean, taldeak egiterakoan irizpideak finkatzea erabaki zen: sexua (gizonak eta emakumeak banatzea talde guztietan),  ziklo edota etapa (ziklo edota etapa desberdinetako jendea nahastatzea)…

Ikasleekin eta gurasoekin zelan egin oraindik finkatu barik dago ikastetxe batzuetan. Apurka, apurka.


Urtarrilaren 13an, mintegiko saioa

urtarrila 12, 2009

Lehenengo eta behin, …URTE BERRI ON!!!

Urtea hasi eta mintegia berriro martxan jartzen dugu. Hiruhilabete honetan Diagnostikoa 2. fasean aritu gara bereziki.

Hurrengo saioan, beraz, diagnostikoa egiteko Gidan dauden tresnak aztertuko ditugu sakonean eta aurreko urteetan erabilitako beste tresnak ereerrebisatuko ditugu.

imagen1

 

Kurtso hasieran ezinezkoa ematen zuen baina poliki poliki bagoaz plana osatzen.


Abenduaren 16ko saioaren ostekoa

urtarrila 7, 2009

Azkenengo 1. hiruhilabete honetako azkenengo saiora heldu gara. Lehenengoz, ikastetxe bakoitzak Sentsibilizazio fasea zein momentutan dagoen azaldu zuen. Ikastexe  bat izan ezik besteek amaitutzat eman dute (gurasoen iritziak batu dituzte eta forma edo antolakuntza ematea falta da oraindik).

Elkabizitza Behatokia berriz zentro berrietan eratu barik dago. Eredu moduan, Urretako koordinatzaileak  bere ikastetxean iaz nola burutu zuten azaldu zigun. Beste aldetik, batzorde horri edukia emateko Ikasleen Eskubide eta Betebeharrei buruzko Dekretu berria aztertzea eta horren inguruan lan egitea aproposa ikusi zen.

 Ondoren, Diagnostiko faserako dauden erremintak errebisatu egin genituen, baina sakondu barik. Bigarren hiruhilabetean fase honetan arituko gara gehienetan.

Atsedena hartu eta ondo pasa oporretan!