Prestakuntza saio bat: Bake Hezkuntza zinearen bitartez

urria 18, 2011

Heldu zaigun prestakuntza ssaio baten berri eman nahi dizuegu.

“Gatazkak, oroimena eta bakearen kultura” izeneko prestakuntza 3 ordutako saio bat antolatu du ZINHEBA (Zinea, Hezkuntza eta Bakea) Elkarteak.

Helburua da dokumental baten bidez gatazka pertsonaleei buruzko hausnarketa sustatzea.

Hemen topa ahal duzue saioari buruz informazio osoa.


			

Urriaren 18an hurrengo saioa

urria 17, 2011
Hezkuntza Sailak 2011-2012 Ikasturtearen Antolaketarako Ebazpenean eskatzen duen arabera (15. orrialdean) HH-LHko ikastetxeek jolastokia antolatzeko prokolo bat garatu behar dute:
“Ikastetxeko zuzendariak antolatuko du ikasleen zaintza jolas-orduetako aldi edo aldietan: zeregin horretarako, behar diren irakasleak arduratuko dira ikasleen zaintzaz eta begiratzeaz jolastokian eta ikastetxeko beste gela batzuetan daudenean. Ikaslearen adina zein den eta zaindu behar den lekua zelakoa den, irakasle/ikasle ratioa zehaztuko da. 
Ikastetxeek protokolo bat egingo dute, eta bertan honakoak agertuko dira: 
• Zeintzuk diren jolas-orduetako lekuak bereziki zaindu beharrekoak. 
• Bereziki zaindu beharreko leku horietan eta gainerakoetan egongo diren irakasleak. 
• Nola jokatu behar den izan daitezkeen gorabeherei aure egiteko. 
• Nola planifika daitezkeen jokoak eta bestelako jarduerak. 
Prestatzen den protokoloa sartu egingo da ikastetxeko urteko planeko irakasleen jarduera-programan.”
Biharko saioan horretan arituko gara Mintegi II-an daudenekin. Eredu moduan ZAMAKOLA LHIko esperiantzia berrikusiko dugu.  Horrez gain gure wikian dauden erreferentzia batzuk ikusiko ditugu.
Beste aldetik, Mintegi I-eko kideekin Elkarbizitza Proiektuaren Diagnostiko fasearekin jarraituko dugu.

Urriaren 4ko saioaren ostekoa

urria 13, 2011

Lehenengo bilerara 11 ikastetxe etorri ziren. Bi, iaz proiektuarekin hasi zirenak eta oraindik egiteko prozesuan daudenak, eta beste guztiak proeiktua martxan jarrita. Azkenengo hauen artean aurpegi berri batzuk izan genituen. Ongi etorri!

Hasieran, mintegikideen ikastetxeetan dagoen egoera errebisatu genuen: zer egin dugu, zeintzu hutsune dauzkagu, zer egin nahi dugu hemendik aurrera eta zein laguntza behar dugu hori aurrera eramateko.

Hori dena ikusita, aurtengo gaiak lantzea finkatu genuen:

  • Arautegia, eta horren barruan bereziki jolastokiaren erabilerarako protokoloa.
  • Gatazken tratamendua: bitartekaritza
  • Heziketa emozionala
  • Behatokiaren funtzionamendua
  • Hezkidetza Mintegiaren berri ematea
  • Ikasketa kooperatibo Mintegiaren berri ematea
Aurten, iaz bezala, bi talde mantenduko dugu: bata iaz hasi zirenekin eta bestea beste guztiekin. Hurrengo saioa 18an izango da bientzat:
  • MINTEGI I (berrientzat):
    • Diagnostiko Fasea aztertu (zer daukagu eginda, zer falta zaigu) eta
    • Behatokiaren eratzearen prozesua diseinatu
  • MINTEGI II (besteentzat)
    • Jolastokiaren protokola premiazkoa denez  ahal dutenok, batzorde moduan, bilduko gara protokoloa lantzen hasteko.
18an  izan ezik , taldeak data desberdinetan bilduko dira, horrela, proiektua egiten ari direnek ere aukera izango dute beste mintegian parte hartzeko, hor tratatuko ditugun gaiak guztion interesekoak dira eta.
Aurtengorako egutegia 18ko saioan finkatuko dugu.
Hau dena lortzeko, beti bezala, gure arteko esperientzien elkartrukaketa ezinbestekotzat jotzen dugu: egiteko erak, dokumentuak, baliabideak… Batera gehiago eta hobeto ikasten dugu.
Irudiaren kreditua

B06 JARDUNALDIAK 2011: Ikasten ikasiz…

urria 3, 2011

Mintegia berriro martxan

urria 2, 2011

Datorren asteartean, 4an, bilduko gara berriro Elkarbizitza Mintegian.

irudiaren kreditua

Lehenengo saian kide guztiak egongo gara: aurreko urteetan egondakoak, iazkoak eta, agian kide berriak ere agertuko dira. Saio honetan ikusiko dugu talde bat edo bitan banatuko garen, ikastetxeen egoeraren arabera. beste aldetik, egutegia eta lan-plana finkatuko dugu.

Ekarri zuen beharrak, interesak, iradokizunak….,  horiek markatuko dute gure aurtengo ibilbidea.

Laster arte!